1 Apaiz nagusia* 5,1 Apaiz nagusia: Segidako azalpenean, egileak apaiz nagusiak Israelen zuen eginkizunaren alderdi bati ematen dio arreta, kultuari edo opariak eskaintzeari, alegia.gizonen artetik hautatua eta Jainkoaren aurrean gizon-emakumeen ordezkari izateko jarria izaten da, bekatuengatik emaitzak eta opariak eskaintzeko.2 Badaki ezjakinez eta okerbideratuez gupidatzen, bera ere giza ahuleriez inguratua dagoenez gero;3 horregatik, bere bekatuengatik ere opariak eskaini behar ditu, herriaren bekatuengatik eskaintzen dituen bezala.4 Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala.5 Horrela, Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik, honela hitz egin baitzion: Nire seme zara zu; gaur zaitut nik sortu.6 Beste Salmo batean ere hau esaten dio: Betiko zu apaiz Melkisedeken antzera* 5,6 Betiko zu apaiz Melkisedeken antzera: Sal 110,4 tx.aren aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina da (ik. Sal 110,4 oh.)..7 Kristok, mundu honetan bizi zelarik, deiadar handiz eta negar-malkoz egin zion otoitz eta erregu heriotzatik libra zezakeen Jainkoari eta, esaneko izan zitzaiolako, Jainkoak aditu egin zion.8 Eta, Semea izanik ere, oinazearen oinazez ikasi zuen obeditzen;9 horrela, bete-beteko izatera* 5,9 bete-beteko izatera: Ik. 2,10 oh. Esamoldeak bi zentzu ditu: batetik, izatearen eraberritzea eta betetasunera iristea; bestetik, bete-beteko izatera iritsi da apaiz nagusi bezala. Hain zuzen, bete-beteko izan/egin hitzak apaizen sagarapena adierazten du I.Z.eko grekozko itzulpenean.iritsi zelarik, betiko salbamenaren iturri bilakatu zen berari obeditzen dioten guztientzat,10 eta Jainkoak apaiz nagusi izendatu zuen Melkisedeken antzera* 5,10 9-10 tx.ek idazkiaren zati nagusiaren (5,11–10,39) gaiak iragartzen dituzte..
JESU KRISTO, ITUN BERRIKO APAIZ NAGUSIA (5,11–10,39)
Kristau-heldutasunerako deia
11 Zer esanik asko ere asko dugu gai honetaz; baina ez da erraza zuei aditzera ematea, ulertzeko motel bihurtu zarete eta.12 Honezkero, maisu ere izan behar zenukete, baina oraindik Jainkoaren mezuaren gauzarik funtsezkoenak ere ikasi beharrean zaudete; janari sendoaren ordez, esnez mantendu beharrean aurkitzen zarete.13 Esnez mantentzen dena, ordea, ez da gai salbamenaren doktrina* 5,13 salbamenaren doktrina: H.h., justiziaren mezua; ik. Erm 3,25-26 oh. Beste zenbaitek zuzenari buruzko mezua itzultzen du.ulertzeko, bularreko haurra baita.14 Janari sendoa, berriz, pertsona helduentzat da, ona eta txarra bereizteko eskarmentua dutenentzat.