1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
Lurralde-banaketa
1 Lurraldea israeldar leinuen artean banatzean, zati bat Jaunarentzat bereiziko duzue, eremu sakratu gisa: hamabi kilometro eta erdi izango da luze eta hamar kilometro* 45,1 hamar kilometro: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak bost kilometro dio.zabal. Sakratua izango da eremu osoa. 2 Eremu horretatik, zati bat, karratua –berrehun eta berrogeita hamar metrokoa luze-zabalean–, tenpluarentzat izango da, eta hogeita bost metro zabaleko hutsartea izango du inguru guztian. 3 Jaunarentzat gordetako zati horren erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, mugatu egingo duzue. Hor eraikiko da santutegia, toki santua. 4 Lurraldearen zati hori sakratua izango da, eta santutegian Jaunaren zerbitzuan jardungo duten apaizentzako gordea; bertan beren etxeak eraikiko dituzte eta santutegiarentzako leku sakratua izango dute. 5 Beste erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, tenpluko zerbitzuan jardungo duten lebitarrentzat izango da, bizitzeko hiriak* 45,5 bizitzeko hiriak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulertezina da; hogei gela dio.izan ditzaten. 6 Eremu sakratu bezala bereizitako zatiaren ondoan, hamabi kilometro eta erdi luzeko eta bi kilometro eta erdi zabaleko beste zati bat mugatuko da hiri-barruti bezala: zati hori israeldar guztientzat izango da. 7 Printzearentzat ere bereiziko da zati bat, eremu sakratu eta hiri-barrutiaren bi aldeetara: mendebaldetik Mediterraneo itsasoraino hedatuko da, eta ekialdetik Israelgo ekialdeko mugaraino. Guztira, leinu bakoitzaren lurraldearen luzera berbera izango du. 8 Printzeak hori izango du bere jabetza Israelen. Horrela, nire printzeek ez dute herria gehiago zapalduko, eta Israelgo leinuei utziko diete gainerako lurraldea.Printzeen eskubideak eta betebeharrak
9 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Aski da, Israelgo printzeok!
Bazter itzazue
indarkeria eta lapurreta,
jokatu zuzenbidez eta justiziaz,
ez zurrupatu
nire herriaren ondasunak.
Nik, Jainko Jaunak, esana. 10 «Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak. 11 Solidoak neurtzeko efa-k eta likidoak neurtzeko bat-ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homerbaten hamarrena. 12 Zilarrezko siklobatek hogei gerabalioko ditu. Bost siklobeti bost sikloizango dira; hamar siklobeti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina* 45,12 mina: Neurri hauetarako, ikusi Pisu eta Neurriak, Bibli Hiztegian. 12. tx.eko testua ez da argia jatorrizkoan.bat balioko dute. 13 «Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat, 14 eta oliotik ehuneko bat. Bat-a erabiliz neurtuko duzue olioa, homer-aren eta kor-aren hamarrena delarik. 15 Israelgo zelaietan dauden ardi edo ahuntzetatik berrehuneko bat eskainiko duzue. Hau guztia labore-oparitzat, erre-oparitzat nahiz elkartasun-oparitzat aurkeztuko duzue bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 16 Herrialde osoak egin beharko du ekarpen hau Israelgo printzearentzat. 17 Izan ere, beronek arduratu behar du jaiegun, ilargi berri, larunbat eta israeldarren festaburuetan egin beharreko erre-oparietarako eta labore- eta isur-oparietarako beharrezkoa hornitzeaz. Beroni dagokio israeldarren bekatuen barkamen-ohikunea egitea, barkamen-opari, labore-opari, erre-opari eta elkartasun-opariak eskainiz. 18 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Lehen hilaren* 45,18 Lehen hila: Ik. Ir 12,2 oh.batean, akats gabeko zezen bat eskainiko duzue santutegiaren garbikuntza-ohikunea egiteko. 19 Garbikuntzarako aberearen odola hartuko du apaizak eta tenpluko ate-muntagak, aldarearen lau ertzak eta barneko atariko ate-muntagak igurtziko ditu. 20 Hilaren zazpian, gauza bera egingo duzue nahi edo jakin gabe bekatu egin duenaren alde. Horrela egingo da tenpluaren garbikuntza. 21 «Lehen hilaren hamalauan, Pazko-jaia ospatzen hasiko zarete. Zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue* 45,21 Antzina elkarrekin zerikusirik ez zuten bi jaiok, Pazko-jaia (ik. Ir 12,11 oh.) eta Legamia gabeko Ogien Jaia (ik. Ir 12,15 oh.), badirudi hemen aurkitzen ditugula lehenengoz elkarrekin bildurik.. 22 Jaiaren lehen egunean, printzeak zezen bat eskainiko du bere eta herri osoaren bekatuen barkamen-ohikunea egiteko. 23 Jaietako beste zazpi egunetako bakoitzean, akats gabeko zazpi zezen eta zazpi ahari eskainiko dizkio Jaunari erre-oparitzat, eta aker bat barkamen-oparitzat. 24 Azkenik, zezen eta ahari bakoitzeko berrogei kilo irin eta sei litro olio eskainiko ditu labore-oparitzat. 25 «Zazpigarren hilaren hamabostean hasten den jairako* 45,25 jairako: Etxola Jaia da, herria urtero tenplura erromes joaten zeneko hiru jaietatik garrantzitsuena (ik. Ir 23,14.17; 34,23)., Pazko-jaiko zazpi egunetan bezala jokatuko du printzeak, barkamen-opari, erre-opari eta labore- eta olio-opari berdinak eginez.