1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
Ezpata Jerusalemen aurka
1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 2 «Gizaseme, itzuli hegoaldera eta mintza harantz begira; hitz egin nire izenean hegoaldeko basoaren* 21,2 hegoaldeko basoa: Zuzenean, Judako hegoaldeko basamortua, Negev, aipatzen da, baina segur aski Juda herrialde osoa adierazten da (ik. 3. tx.). Halere, atal osoaren testuak puntu ilun asko ditu.kontra. 3 Esaiozu entzuteko nik, Jainko Jaunak, adierazten diodan mezua: Horra, sua piztuko dut zure erdian, eta zuhaitz guztiak, heze nahiz ihartuak, irentsiko ditu; sugarra ez da itzaliko, eta den-dena hartuko du suak, hegoaldetik iparralderaino. 4 Bizidun orok ikusiko du nik, Jaunak, piztu dudala eta ez dela itzaliko». 5 Nik esan nion: «Ai Jainko Jauna! Zera ari dira nitaz esaten: “Ez al da hori beti parabolak kontatzen ari dena?”» 6 Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 7 «Gizaseme, itzuli Jerusalemerantz eta mintzatu toki santuei begira; hitz egin nire izenean Israel lurraldearen kontra. 8 Adierazi Israel lurraldeari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zure aurka nator; ezpata zorrotik atera eta guztiak, zintzo nahiz gaizto, garbituko ditut. 9 Zintzoak nahiz gaiztoak garbitu behar ditudalako, bizidun ororen aurka aterako da ezpata zorrotik, hegoaldetik iparralderaino. 10 Eta bizidun orok jakingo du nik, Jaunak, atera dudala ezpata zorrotik eta ez dela bertara itzuliko. 11 «Eta zuk, gizaseme, egin negar eta intziri beraien aurrean, bihotza hautsia eta samindua bazenu bezala. 12 “Zergatik ari zara negar-zotinka?” galdetzen dizutenean, erantzun: Laster iritsiko den albiste batengatik. Orduan, bihotz orok huts egingo du, beso guztiak erori, barne-indarrek porrot egingo eta belaunek dar-dar. Eta begira, badator, berehala gauzatuko da. Nik, Jainko Jaunak, esana». 13 Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 14 «Gizaseme, hitz egin nire izenean nire, Jainko Jaun honen, mezua adieraziz:«Ezpata! Ezpata zorrotza
eta ongi leundua!
15 Sarraskia egiteko zorroztua,
distira botatzeko leundua* 21,15 leundua: Jatorrizkoak beste bertso bat dakar, 7 hitzekoa, guztiz ulertezina. Antzinako itzulpenek ere ez dute argitasunik eskaintzen. Honela dio h.h.: Poztu egingo al gara? Nire semearen aginte-makilak zuhaitz oro mespretxatzen du..
16 Leuntzera bidali zuten
eskuan hartu baino lehen;
zorroztu egin dute ezpata
eta leundu,
borreroaren eskuan ipintzeko.
17 Egin garrasi eta ulu, gizaseme,
nire herria zigortzeko baita ezpata,
Israelgo printze guztiak zigortzeko,
printzeak herriarekin batera.
Beraz, jo bularra saminez,
18 probaldia baita* 21,18 Hemen ere jatorrizkoak zortzi hitz eransten ditu, ulertezinak: Eta zer, aginte-makila mespretxagarririk ere ez balego?.
Honela diot nik, Jainko Jaunak.
19 Zuk, gizaseme, hitz egin nire izenean
eta egin txalo.
Ezpatak behin, bitan,
hirutan joko du;
harrapaturik dauzka
hilketarako ezpatak,
triskantza handirako ezpatak.
20 Bihotzei dar-dar eragiteko
eta hildako ugari egon dadin,
ate guztietara zuzendu dut
ezpata sarraskitzailea,
distira botatzeko egina,
sarraskirako leundua.
21 Ezpata zorrotz hori,
jo ezker-eskuin* 21,21 Tx.aren lehen bi lerroak ilunak dira eta itzulpena eztabaidagarria.,
jarri zeure ahoa edonon.
22 Nik ere egingo dut txalo
eta neure sumina
azkeneraino hustuko.
Nik, Jaunak, hitz egin dut».