1 Esan zidan: «Gizaseme* 2,1 Gizaseme: Maiz ematen zaio deitura hau profetari liburuan zehar. Jainko aintzatsuaren eta gizaki huts den profetaren arteko distantzia azpimarratzen du., zutitu, hitz egin behar dizut eta».2 Hitz egin bitartean, Jaunaren espiritua* 2,2 Jaunaren espiritua: Jainkoak indar berezi bat –bere espiritua– ematen die herria gidatzeko aukeratzen dituenei (ik. Zen 11,17.25; Ep 3,10); baita profetei ere zenbait tradiziotan. Ezekielek ere espirituaren eraginpean jartzen du bere profetagintza; espiritua indarrez jabetzen da hartaz, berarengan sartuz (2,2), zutik jarriz (3,24), gora jaso eta eramanez (3,12.14; 8,3, etab.).sartu zen niregan eta zutitu egin ninduen, eta hitz egiten zidanari entzun nion3 esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bidaltzen zaitut, jende errebelde horrengana; horiek eta horien arbasoak nire aurka altxatu dira gaur arte.4 Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera.5 Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean.6 Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita.7 Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela.8 Gizaseme, entzun esaten dizudana: ez izan errebelde, herri hori bezala; zabaldu ahoa eta jan ematen dizudana».9 Orduan, esku bat ikusi nuen niregana luzatua, biribilduriko liburua* 2,9 biribilduriko liburua: Ik. Jr 36,2 oh.zeukana.10 Zabaldu egin zuen nire aurrean eta bi aldeetatik zegoen idatzia* 2,10 bi aldeetatik idatzia: Normalean erroilua alde batetik bakarrik idazten zen; hemen bi aldeetatik dago idatzia, hain baitira ugariak profetak iragarri behar dituen zoritxar-mezuak.: bertan erostak, intziriak eta aieneak zeuden idatzita.