1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
Ezertarako ez den mahatsondoaren parabola
1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:2 «Gizaseme,
zertan da mahatsondoa* 15,2 mahatsondoa: Profeten idazkietan herriaren sinbolo da askotan (ik. Is 5,1.7).
basoko beste zuhaitzak
baino hobea?
3 Ematen al du egurrik ezer egiteko?
Egiten al da beraren zuraz kakorik
ezer zintzilikatzeko?
4 Ez, sutara botatzen da erregai:
suak irensten du bi muturretatik,
eta erdia ere suak hartzen dio;
balioko ote du ezertarako?
5 Osorik zegoenean ere
ezin bazen harekin ezer egin,
are gutxiago balioko du ezertarako,
suak irentsi eta erre ondoren.
6 Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak:
Mahatsondoa,
basoko beste zuhaitzen antzera,
sutara botatzen dudan bezala,
horrelaxe botako ditut
Jerusalemgo biztanleak.
7 Aurpegi emango diet;
sutatik ihes egin dute orain arte,
baina suak irentsiko ditu laster* 15,7 suak irentsiko ditu laster: Orain arteko erasoaldiei eta 597ko erbestealdiari ihes egin dietenek ez diote ihes egingo azken suteari. Mezu honek 587. urtea baino lehentxeagokoa izan behar du.;
orduan jakingo dute
ni naizela Jauna,
aurpegi emango diedanean.
8 Herrialde hau
hondamendi bihurtuko dut,
desleial izan zaidalako.
Nik, Jainko Jaunak, esana».