Esdras 1 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

JUDUEN ITZULERA ETA TENPLUAREN BERRERAIKUNTZA (1,1–6,22)

Zirok atzerritik etortzeko baimena eman

1 Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jeremias profetaren ahoz iragarritakoa* 1,1 1,1-3 atala 2 Kro liburuko bukaeraren berdina da (2 Kro 36,22-23). // Ziro: Pertsiako errege izan zen K.a. 558tik 529ra. 539ko udazkenean Babilonia konkistatu zuen Babiloniako Errege titulua hartuz. // lehen urtea: K.a. 538a, juduei Jerusalemera itzultzeko baimena eman zienekoa. // Jeremiasen ahoz iragarritakoa: Jeremiasek erbestealdia 70 urteren buruan bukatuko zela iragarri zuen; 606. urtea eman zuen segur aski abiapuntutzat; halere, ez dago zifra hori zehatz hartzerik, sinbolikoki baizik (ik. Jr 25,11-12 eta 29,10); Bigarren Isaiasen liburuan ere aipatzen dira Ziro eta beronen eginkizuna (ik. Is 44,28 eta Is 45,1-6).bete zuen Jaunak. Eta berak eraginda, Pertsiako errege Zirok hitzez eta idatziz bere erreinu osoan agindu hau zabaldu zuen: 2 «Honela agintzen du Pertsiako errege Zirok: Lurreko erreinu guztiak eman dizkit Jaunak, zeruetako Jainkoak* 1,2 zeruetako Jainko: Pertsiar erlijioak bere jainkoei sarri ematen zien titulua., eta Judako Jerusalemen berari tenplua eraikitzeko agindu dit. 3 Beraz, zuen artean haren herriko diren guztiak igo bitez, Jainkoa lagun, Judako Jerusalemera eta han dagoen Jaunari, Israelgo Jainkoari, eraiki biezaiote etxea. 4 Bizirik gelditu diren eta itzuli nahi duten israeldarrei lagun biezaie inguruko jendeak; eman biezazkie zilarra, urrea, ondasunak, abereak eta nork bere borondatezko opariak, Jerusalemen dagoen Jainkoaren etxerako». 5 Orduan, ateratzeko prestatu ziren Judaren eta Benjaminen familietako buruak, apaizak eta lebitarrak, hots, Jerusalemen dagoen Jaunaren etxea eraikitzera joateko Jainkoak bultzaturiko guztiak. 6 Auzokoek eskuzabal lagundu zieten, eta zilar eta urrezko ontziak, ondasunak, abereak eta bitxi ederrak eman zizkieten, nork bere borondatez eskainitakoaz gainera. 7 Ziro erregeak, bere aldetik, itzuli egin zituen Jaunaren etxeko ontziak, Nabukodonosorrek Jerusalemdik hartu eta bere jainkoen etxean ipinitakoak. 8 Mitridates altxorzainaren esku utzi zituen, eta honek zenbatu eta Xexbatzar Judako gobernariari eman zizkion. 9 Hona hemen zerrenda: urrezko 30 ontzi, zilarrezko 1.000 plater, 29 labana, 10 urrezko 30 kopa, bigarren mailako zilarrezko 410 kopa eta beste 1.000 ontzi. 11 Guztira, urre eta zilarrezko 5.400 ontzi* 1,11 5.400 ontzi: Zerrendan azaltzen diren gauzak 2.499 dira; agian, zerrenda ez zaigu osorik eman.. Hori guztia eraman zuen Xexbatzarrek, erbesteratuak Babiloniatik Jerusalemera itzuli zirenean.