← Aurrekoa Erromatarrei 12 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

KRISTAU JOKAERA (12,1–15,13)

Kristauen oparia, bizi eta santua

1 Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak* 12,1 eskain ditzazuela zeuen buruak: H.h., eskain ditzazuela zeuen gorputzak. Gorputzak hemen ez du adierazten gai materiala, gizakia arima eta gorputz dela esaten denean bezala, pertsona osoa baizik, gorputzean eta gorputzez diharduena; ik. 7,24 oh.opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua. 2 Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

Bakoitzak bere eginbeharra eliz elkartean

3 Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera. 4 Izan ere, gorputza bat den arren, atal asko ditu, eta ez dute atal guztiek eginkizun bera; 5 berdin guk ere: asko garen arren, Kristorekin elkarturik gorputz bat egiten dugu eta guztiok bata bestearen atal gara. 6 Dohain ezberdinak ditugu, Jainkoak eman nahi izan dizkigun araberakoak. Beraz, Jainkoaren izenean mintzo denak iragar beza Jainkoaren hitza sinesmenari dagokionez* 12,6 sinesmenari dagokionez: Jatorrizkoak sinesmenaren analogiaren arabera dio. Paulok hau esango luke: mintza bedi hartu duen sinesmenak agintzen dionez, edota eliz elkartearen fede-zentzuak eskatzen duenez eta fede-elkartasunaren baitan.; 7 Jainkoak zerbitzari egin duena saia bedi zerbitzuan; irakaslea irakasten; 8 adore-emailea adore ematen. Bere ondasunak banatzen dituenak bana bitza eskuzabaltasunez* 12,8 eskuzabaltasunez: Edo xalotasunez, asmo garbiz.; buru egiten duenak egin beza arduraz; erruki-egintzak egiten dituenak, alaitasunez.

Elkar maitatu

9 Zuen maitasuna izan bedi itxurakeriarik gabea; gorrotatu gaizkia eta itsatsi ongiari. 10 Maita ezazue elkar bihotzez senide on bezala, elkar nork baino nork maiteago izaten saiatuz. 11 Izan saiatuak eta ez nagi; izan gogoz kartsu, Jauna zerbitzatzeko beti prest. 12 Bizi zaitezte itxaropenean alai; izan eroapen handiko ezbeharrean eta iraupentsu otoitzean. 13 Lagundu fededunei beren beharretan; eman gogoz ostatu arrotzari. 14 Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu. 15 Poztu pozez daudenekin; egin negar negarrez daudenekin. 16 Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat. 17 Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten. 18 Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin. 19 Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia.Hau dio Jaunak. 20 Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu* 12,20 lotsa gorrian utziko duzu: H.h., ikatz goriak pilatuko dituzu haren buru gainean; ik. Es 25,22 oh.. 21 Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz.