1 Bazen Efraimgo mendialdean Mika* 17,1 Mika: Izen hau Mikaiehu (Mikeas) izenaren laburdura da, eta Nor Jainkoa bezalako? esan nahi du.izeneko gizon bat.2 Behinola esan zion amari: –Oroitzen al zara nola ostu zizkizuten zilarrezko mila eta ehun txanpon? Madarikazioa bota zenuen orduan nire aurrean. Begira, neuk ditut txanpon haiek, neuk ostu bainizkizun. Tori dirua!* 17,2 Tori dirua!: Esaldi hau 3. tx.aren bukaeratik hartua da, bere tokia 2. tx. honetan duelakoan.Amak esan zion: –Bedeinka zaitzala Jaunak, ene seme!3 Orduan, amari eman zizkion zilarrezko mila eta ehun txanponak; baina amak esan zion: –Jaunari eskainia nion zilar hau zure alde, ene seme, zurezko idoloa metalez jantzia* 17,3 zurezko… jantzia: Honela ere itzul daiteke: idoloa eta metalezko irudia (ik. Dt 27,15). Hebreerazko testuak Tori dirua! esaldiarekin bukatzen du tx. hau (ik. 17,2 oh.).egiteko.4 Semeak itzuli zion dirutik zilarrezko berrehun txanpon hartu eta zilargin bati eman zizkion amak eta zurezko idoloa metalez jantzia egin zuen zilarginak, eta Mikaren etxean ezarri zuten.5 Mikak santutegi bat zuen eta, efod apaiz-jantzia eta etxe-jainkoen irudiak eginarazi ondoren, bere semeetariko bati apaiz-eginkizuna eman zion* 17,5 santutegi: H.h., Jainkoaren etxea; segur aski, Jainkoarekiko kultua adierazteko harri tenteren bat zegoen tokia izango zen santutegi hura. // efod apaiz-jantzia: Kulturako jantzi berezia; Jaunari kontsulta egiteko erabili ohi ziren gauza sakratuak jantzi sakratu horren sakelaren batean gorde ohi ziren (ik. 1,1 eta 8,27 oh.ak). // Etxe-jainkoen irudiak: Hebreeraz terafim (ik. Has 31,19-35; 1 Sm 19,13). // apaiz-eginkizuna eman: H.h., eskua bete zion., beraren apaiz izan zedin.6 Aldi hartan ez zen erregerik Israelen eta bakoitzak ongien iruditzen zitzaiona egin ohi zuen* 17,6 Aldi hartan… ohi zuen: Babiloniako erbestealdiaren ondoren idazle deuteronomistaren batek sartutako esaera honek hasten eta burutzen ditu Epaileak liburuko azken bost kap.ak; tartean ere zenbait aldiz esaldi erdia aipatzen delarik (17,6; 18,1; 19,1; 21,25). 1 Sm liburuan kontatuko dena prestatzen du esaera honek..7 Bazen Judako Belenen Judaren leinuko gazte lebitar bat; etorkin gisa bizi zen han.8 Gazte hark alde egin zuen Belendik, beste nonbait bizitzeko. Ibilian-ibilian, Efraimgo mendialdera heldu zen, Mikaren etxera.9 Mikak galdetu zion: –Nondik zatoz? Hark erantzun: –Judako Belengo lebitar bat nauzu, beste nonbait bizitzeko asmotan.10 Mikak, orduan: –Geldi zaitez nirekin; kontseilaritzat hartuko zaitut, nire apaiz izanen zara. Ordainez, urtean zilarrezko hamar txanpon, jantzi-multzoa eta jatekoa emango dizkizut* 17,10 Hebreerazko testuak Eta lebitarra joan egin zen esanez bukatzen du tx. hau, baina ez dator bat jarraian esaten denarekin..11 Lebitarrak onartu zuen gizon haren etxean bizitzea, eta gizonak bere semeetako bat bezala hartu zuen.12 Mikak apaiz-eginkizuna eman zion lebitarrari; horrela, gazte hura Mikaren apaiz bilakatu zen eta beraren etxean gelditu bizitzen.13 Mikak pentsatu zuen: «Orain bai izanen dudala Jauna neure alde, lebitarra baita nire apaiza».