Efesoarrei 1 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6

Agurra

1 Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, Efeson bizi zareten fededunoi* 1,1 Efeso: Zenbait eskuizkribu garrantzitsutan ez dator. // fededun: H.h., santu; ik. 1 Ko 1,2 oh., Kristo Jesusengan sinesten duzuenoi, idazten dizuet. 2 Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.

KRISTOREN ETA ELIZAREN MISTERIOA (1,3–3,21)

Jainkoaren salbamen-asmoa

3 Goretsia izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
zeruan, Kristoren bitartez,
Espirituaren ondasun oroz* 1,3 ondasun oroz: H.h., bedeinkazio oroz. Gutunaren lehen zati honek Jainkoak Kristoren bidez bete duen salbamen-asmo osoa adierazten du, hau da, munduaren sortzea baino lehen aukeratzea eta, garaia betetzean, Kristoren misterioa agertuz askatzea eta salbatzea, juduak ez ezik, baita judu ez direnak ere (1,3-14 tx.ak).
bedeinkatu gaituena!
4 Kristorengan aukeratu gintuen
mundua mundu izan baino lehen,
haren aurrean santu eta akats gabe
izan gaitezen maitasunez* 1,4 maitasunez: Batzuek 5. tx.eko zuen erabakia-rekin lotzen dute hitz hau..
5 Bere onginahiak eraginda,
ordutik zuen erabakia
Jesu Kristoren bitartez
gu seme-alabatzat hartzea,
6 bere Seme maitearengan
eskuzabal eman digun
dohain* 1,6 dohain: Hitza tradizioan grazia itzuli ohi dena da, beste askotan bezala.zoragarria
berarentzat gorespen-kantu
bihur dadin.
7 Semeak bere heriotzaz
askapena* 1,7 askapena: Ik. Erm 3,24 oh.eta bekatuen barkamena
lortu dizkigu,
Jainkoaren eskuzabaltasun
agorrezinaren erakusgarri;
8 bere eskuzabaltasunaren dohainak
oparo isuri ditu gure gainera,
jakinduria eta ezaguera oroz
gu hornituz.
9 Bere asmo ezkutua* 1,9 Bere asmo ezkutua: H.h., Bere borondatearen misterioa.,
bere onginahiaz
erabakia zuen asmoa,
ezagutarazi digu:
10 historia bere betetasunera
eramatea,
gauza guztiak,
nola zerukoak hala lurrekoak,
Kristo buru dela, batean bilduz.
11 -12 Honen bitartez
gara oinordeko gu ere,
lehendik Mesiasengan
itxaropen genuenok* 1,11-12 itxaropen genuenok: Israel herri hautatua osatzen zutenez ari da, haiek baitziren agintzari mesianikoen lehen oinordekoak.,
gauza guztiak berak nahi bezala
egiten dituen Jainkoak
aurrez aukeratu baikaitu
bere asmoaren arabera,
bere aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen.
13 Eta zuek ere* 1,13 zuek ere: Jentilez ari da, hauek ere bai baitute esku edo parte Kristorengan bete diren agintzari mesianikoetan, lehen Israelentzat bakarrik izan baziren ere.egiaren mezua,
salbatzen zaituzten berri ona, entzun
eta Kristorengan sinetsi duzuenok,
aginduriko Espiritu Santuak
zigiluz bezala markatu zaituzte;
14 Espiritua da hartuko dugun
ondarearen garantia,
harik eta Jainkoak
bere egin duen herria
askapen osora iritsi arte
eta haren aintzaren gorespen-kantu
izan gaitezen arte.

Kristo gure Jaunaren nagusigoa

15 Horregatik, Jesus Jaunarengan nola sinesten duzuen eta fededun guztiak nola maite dituzuen jakinik, 16 etengabe ari natzaio Jainkoari zuengatik eskerrak ematen, ene otoitzetan zuetaz oroituz. 17 Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintza guztia dagokion Aitak, jakinduria eta goi-argia eman diezazkizuela, bera zer-nolakoa den sakonki ezagutzeko. 18 Argi ditzala zuen barruko begiak* 1,18 barruko begiak: H.h., zuen bihotzeko begiak. Bihotza Biblian gizakiaren barne-gogoa da; sentipenen iturri ez ezik, adimenarena ere bai., jakin dezazuen zer itxarotera deitu zaituzten, zein zoragarria den fededunentzat ondare gisa prestatua duen aintza 19 -20 eta zein handia den sinestedunen alde erabiltzen duen bere ahalmena. Indar ahaltsu hori Kristorengan erakutsi zuen Jainkoak, hura hildakoen artetik piztu eta zeruan bere eskuinaldean eserarazi zuenean. 21 Munduko aginte, botere, indar eta nagusigo* 1,21 Munduko… nagusigo: Indar kosmikoak dira, gizakiaren gainetik daudenak. Juduentzat aingeruak ziren, hanbat taldetan sailkatuak. Munduaren gobernuan eta erlijioen jardueran eragina zuten. Baina, era berean, mundu honetako botereak ere adierazten dira, hauek indar ikusezinen ordezkari baitziren. Ikusi antzerako zerrendak 3,10; 6,12; Kol 1,16 eta 2,15ean; ik. Ga 4,3 oh. ere. Paulok, izaki horietaz balio-irizpiderik eman gabe, Kristoren aginpidearen menpe ezartzen ditu.ororen gainetik eta, mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aipagarri den edozeinen gainetik ezarri zuen. 22 Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru. 23 Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea* 1,23 unibertsoa… betea: H.h., dena denetan betetzen duenaren betetasuna; ik. 4,10. Adierazpenak interpretazio asko izan ditu, bere trinkotasunagatik ilun gertatzen baita..