Barkamen eske
1 «Jaun ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, atsekabez eta bihotz eroriz, oihuka gatozkizu. 2 Entzun, Jauna, eta erruki zaitez, bekatu egin baitugu zure aurka. 3 Zu betiko zara errege; gu, ordea, betiko galduak. 4 Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa, entzun hildako israeldarren* 3,4 hildako israeldarrak: Hildako arbasoak dirateke; baina jatorrizkoak segur aski israeldar erbesteratuak, hilda bezala daudenak, adierazten ditu.otoitza eta haien ondorengoon otoitza: haiek ez zuten Jaun horren, beren Jainkoaren, mintzoa aditu, eta guri erori zaizkigu gainera zoritxarrak. 5 Ez izan gogoan gure gurasoen okerrak, baizik eta ekarri gogora ordu honetan zeure ahalmena eta izena, 6 zu Jauna baitzara, gure Jainkoa; goretsiko zaitugu, Jauna. 7 Horretarako jarri diguzu zeureganako begirunea bihotzean, zuri dei egiteko. Goretsiko zaitugu geure erbestealdian, kendu baitugu geure baitatik zure aurka bekatu egin zuten gure gurasoen okerkeria. 8 Hona hemen gu orain erbestean, sakabanatu gaituzun herrietan, berauen iseka-gai eta madarikazio bihurtuak, gure Jainko Jaun horrengandik aldendu ziren gurasoen okerkeria ordaintzen».JAKINDURIAZ GOGOETA (3,9–4,4)
Israelek jakinduria baztertu
9 Aditu, Israel,bizira daramaten aginduak,
entzun, zuhurtasuna ikasteko.
10 Zer dela-eta, Israel,
zer dela-eta zaude etsaien herrialdean,
lurralde arrotzean zahartzen?
11 Zer dela-eta kutsaturik,
gorpu bat ukitu duena* 3,11 gorpu bat ukitu duena: Jentilek kutsatu egiten dituzte israeldarrak, gorpua ukitzeak kutsatzen dituen bezala (ik. Lb 5,2).bezala,
eta zu zeu
hildako baten pareko egina?
12 Utzi egin duzu jakinduriaren iturria!
13 Jainkoaren bideari jarraitu bazenio,
bakean biziko zinatekeen betiko.
14 Ikasi non dagoen zuhurtasuna,
non indarra eta zentzu ona,
eta jakingo duzu non dauden
bizitza luzea eta benetako bizia,
non aurkitzen diren
gidatuko zaituzteten argia eta bakea.
Inork ez daki jakinduria non dagoen
15 Nork aurkitu dujakinduriaren bizilekua?
Nor iritsi da haren altxorretaraino?
16 Non dira herrien buruzagiak,
basapiztiak menderatzen
dituztenak* 3,16 basapiztiak menderatzen dituztenak: Nazioetako buruzagiak aipatzen ditu irudi adierazkor honek (ik. Jr 27,6; Dn 2,38). Txori-ehiztarien aipamenak ere (17 tx.) esanahi bera du.?
17 Non txoriak harrapatzen
jolasten direnak?
Non giza konfiantzaren
euskarri diren
urrea eta zilarra pilatu
eta neurrigabeko ondasunak
dituztenak?
18 Non dira zilarra arreta handiz landu
eta beren lanaren sekretua
isilean daukatenak?
19 Desagertu egin dira
eta Hildakoen Egoitzara jaitsi,
beste batzuek hartu dute
haien tokia.
20 Belaunaldi berriak sortu dira
eta lurrean bizi,
baina ez dute
jakintzarako bidea ezagutu;
21 ez dira haren bila saiatu,
ezta hartaz arduratu ere;
ondorengoak ere
haren bidetik urruti gelditu dira.
22 Kanaanen ez dute
jakinduriaren berri,
Temanen* 3,22 Kanaan: Hebrearrak bertan finkatu aurretik Palestinak hartzen zuen izena. // Teman: Edomgo ipar-mendebaldeko hiria da; baina zenbaiten iritziz Edom bera adierazteko era poetikoa izango litzateke.ez du inork ikusi;
23 ezta jakintzazale omen diren
Agarren ondorengoek,
Merran* 3,23 Agarren ondorengoak: Arabiar leinuak dira (ik. Has 25,12-15). // Merran: Madian gaizki transkribitua bide da.eta Temango merkatariek
eta ipuin-kontalari
eta jakintza-bilatzaileek ere,
ez dute jakinduriarako bidea ezagutu,
ezta hura non bilatu asmatu ere.
24 Oi Israel, bai handia dela mundua,
Jainkoaren etxea!
Bai zabala eta mugagabea
haren jabegoa!
25 Handia da mundua, mugarik gabea,
haren goi-beheak neurririk gabeak.
26 Hor jaio ziren
antzinako erraldoi ospetsuak,
gizon tantaiak, guduan trebeak.
27 Baina Jainkoak
ez zituen horiek aukeratu,
ez zien adierazi jakintzarako bidea,
28 eta galdu egin ziren
zuhurtasun faltaz,
zentzu onik ez zutelako galdu.
29 Nor igo da zerura
jakinduriaz jabetzeko?
Nork jaitsarazi du hodeietatik?
30 Nork igaro du itsasoa eta aurkitu?
Nork ekarriko du
urre finaren truke?
31 Inork ez daki
non dagoen jakinduria,
inork ezin asmatu hura nola bilatu.
Jainkoak bakarrik ematen jakinduria Israeli
32 Jainkoak ezagutzen du jakinduria,dena dakienak
bere adimenaz aurkitu du.
Hark eratu du lurra betiko
eta abereez bete.
33 Argiari joateko agindu
eta joan egiten da,
deitu eta hark esana
egiten dardaraz.
34 Izarrek ere distira egiten dute
beren zaintza-postuetan,
pozez beterik;
35 Jainkoak deitu,
eta «Hemen gaituzu»
erantzuten diote,
eta pozik distiratzen
beren Egilearentzat.
36 Bera da gure Jainkoa,
ez da beste inor hura bezalakorik.
37 Berak aurkitu ditu
jakintzara daramaten bideak,
eta bere zerbitzari Jakobi
erakutsi dizkio,
hain maite duen Israel herriari.
38 Gero, munduan agertu zen
jakinduria
eta gizakien artean
jarri zuen bizilekua.