← Aurrekoa Apokalipsia 13 Hurrengoa →

Bi piztiak

1 Orduan, piztia bat ikusi nuen* 13,1 piztia bat ikusi nuen: Piztiak Erroma sinbolizatzen du, bere burua Jainkoaren pareko egin nahi duen (Jainkoaren kontrako izen iraingarriak) botere pertsegitzailea.itsasotik irteten; hamar adar eta zazpi buru zituen, adarretan koroa bana eta buruetan Jainkoaren kontrako izen iraingarriak. 2 Piztia lehoinabarraren antzekoa zen; hankak hartzarenak bezalakoak eta ahoa lehoiarena bezalakoa zituen. Herensugeak bere indarra, bere tronua eta ahalmen handia eman zizkion. 3 Haren buruetariko bat zauritua zegoen, hilzorian bezala; baina heriotza-zauri hura sendatu egin zitzaion; lur osoa, liluraturik, piztiaren ondoren zihoan. 4 Denek herensugea gurtu zuten, piztiari ahalmena eman ziolako, eta piztia ere gurtu zuten esanez: «Nor piztia adinakorik? Nor borroka daiteke beraren aurka?» 5 Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari, eta berrogeita bi hilabetez* 13,5 berrogeita bi hilabetez: Ik. 11,2 oh.jarduteko ahalmena. 6 Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen. 7 Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion. 8 Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik. 9 Ulertzeko gauza denak uler beza:
10 «Gatibualdirako dena
gatibualdira doa.
Ezpataz hil beharrekoa
ezpataz hilko da* 13,10 Ezpataz hil… hilko da: Beste eskuizkribuek hau diote: Ezpataz hiltzen duena, ezpataz hilko dute. Esaldiaren interpretazioa zaila da, ez baitago argi fededunek sufritu beharreko erasoaldiaz ari den (emandako itzulpenean bezala) ala erasotzaileen zigorraz.». Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.
11 Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen. 12 Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera. 13 Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino. 14 Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die. 15 Piztiaren irudiari bizi-arnasa emateko ahalmena ere eman zitzaion, irudiak hitz egin zezan eta bera adoratzen ez zutenak hil zitzan. 16 Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo, eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien, 17 eta marka hori –hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia– zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait. 18 Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666* 13,18 666: Zenbakiek duten balio sinbolikoaren arabera, Zesar Neron izenari legokioke 666 zenbakia, hau da, kristauen kontrako pertsegitzaile porrokatuenari; interpretazio hau, ordea, ez da segurua. Beste askoren iritziz, 666 zenbakiak, zazpia perfekzioaren zenbakia delarik, erabateko osagabetasuna esan nahiko luke, piztiaren asmoak porrot egingo duela adieraziz.) da.