← Aurrekoa Apokalipsia 12 Hurrengoa →

Emakumea eta herensuge gorria

1 Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko* 12,1 emakume bat: Emakumea Jainkoaren herriaren sinbolo da, Elizarena alegia, Jesus Mesias jaioarazteko etengabe erdiminetan dagoena. // eguzkia… ilargia… izarrak: Elizaren zerutar jatorria jartzen da agerian.koroa buruan. 2 Haurdun zegoen, eta erdiminez eta haurgintzako oinazez garrasika ari zen. 3 Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat* 12,3 herensuge gorri handi bat: Satanas edo deabrua (9. tx.), gaitz guztien pertsonifikazioa; indarrez jantzia ageri da., zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana. 4 Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen. Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko. 5 Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten. 6 Emakumeak, berriz, basamortura egin zuen ihes; han bazter bat prestatua zion Jainkoak, mila berrehun eta hirurogei egunez* 12,6 basamortura egin zuen ihes: Basamortua Biblian Jainkoak herria probatzen duen lekua da, baina Jainkoarekin topo egiteko eta Jainkoak herria zaintzen eta babesten duen lekua ere bai. // 1.260 egunez: Ik. 11,2 oh.bertan bizi zedin. 7 Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel* 12,7 Mikel: Ik. Dn 10,13 oh. Nor Jainkoa bezalakorik? esan nahi du Mikelek, eta Jainkoaren herriaren zaindari berezia da, Jainkoaren ordezkaria beraren herriaren aldeko borrokan.eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren, 8 baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat. 9 Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera. 10 Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten:
«Orain etorri da
gure Jainkoaren salbamena,
indarra eta erregetza
eta beraren Mesiasen agintea;
bota baitute
gure senideen salatzailea,
gau eta egun Jainkoaren aurrean
salatzen zituena* 12,10 salatzen zituena: Satanas hitzak, hebreeraz, salatzaile esan nahi du..
11 Bildotsaren odolaz
eta aitortu duten mezuaz
garaitu dute gure senideek:
ez dute beren bizitza maite izan
heriotzaren aurrean
atzera egiteko beste.
12 Poztu, beraz, zeruak
eta bertan bizi zaretenok.
Errukarriak, ordea, zuek,
lur-itsasook,
zuengana jaitsi baita deabrua
amorru biziz,
denbora gutxirako dela jakinik».
13 Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion. 14 Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz* 12,14 hiru urte eta erdiz: Ik. 11,2 oh.bizitzeko prestatua zuen tokira. 15 Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan. 16 Baina lurra emakumeari laguntzera etorri zen: zabaldu egin zen eta herensugeak ahotik botatako ibaia irentsi egin zuen. 17 Orduan, herensugea, emakumearen aurka amorraturik, beronen gainerako ondorengoak borrokatzera joan zen, Jainkoaren aginduak bete eta Jesusen testigantza leial egiten dutenak, alegia. 18 Herensugea itsasertzeko hondarretan gelditu zen* 12,18 gelditu zen: Eskuizkribu batzuek, ikusleari berari aplikatuz, gelditu nintzen diote.zutik.