← Aurrekoa
Amos 9
Bosgarren ikuskaria: Israelgo erresumaren azkena
1 Jauna ikusi nuen aldare ondoan, zioela:«Jo zutabeburuak
eta atari osoa dardaratuko da;
txikitu eta eroraraz itzazu
guztien buruen gainera;
gelditzen direnak
ezpataz garbituko ditut;
ez du inork ihes egingo,
ez da inor bizirik aterako.
2 Hildakoen Egoitzako barrunbeetan
sartu arren,
handik ere aterako ditu nire eskuak;
zeru-goietara igo arren,
handik ere jaitsaraziko ditut;
3 Karmel mendi gainean gorde arren,
han ere aurkitu
eta harrapatuko ditut;
nire bistatik itsas putzuan barrena
galdu arren,
han ere itsas sugeak* 9,3 Karmel mendi: Ik. 1,2 oh. // itsas sugea: Itsasoa mamutzar baten bizilekua delako mito-sineskera islatzen du esaldiak.zizta ditzan
egingo dut;
4 beren burua etsaien esku gatibu
utzi arren,
han ere ezpataz hilaraziko ditut.
Begi-bistan izango ditut,
ez onerako, bai kalterako».
5 Jainko Jaun ahalguztidunak lurra jo
eta lurrak dardara,
bizilagun guztiek dolu;
Egiptoko Nilo ibaiaren antzera
lur guztia puztu eta hustu;
6 zeru-sabaia lurrean oinarritzen du,
eta horren gainean eraikitzen
bere jauregia;
itsas urak bildu
eta lur gainera isurtzen ditu.
Jauna du izena.
7 Honela dio Jaunak:
«Israeldarrok, niretzat ez dago alderik
zuen eta etiopiarren artean.
Ez al nituen nik filistearrak Kretatik
eta siriarrak Kir-tik* 9,7 etiopiarren: H.h., kuxtarren; garai hartako mundu ezagunaren mugan kokaturiko herria. // Kir: Ik. 1,5 oh.atera,
israeldarrak Egiptotik bezala?
8 Horra, Jainko Jaunaren begiak
erresuma bekatari honengan
jarriak daude:
lur gainetik desagerraraziko dut;
hala ere,
ez ditut erabat desagerraraziko
Jakoben ondorengoak.
9 Bai, alea bahean astindu
ohi den bezala,
ale bat ere galdu gabe,
halaxe astinaraziko dut Israel herria,
nazio guztietan sakabanatuz.
10 Nire herriko bekatari guztiak
ezpataz hilko dira,
“Bai zera, ez da hurbilduko,
zorigaitzak ez gaitu joko!* 9,10 “Bai zera… joko!”: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoan, Jainkoari zuzenean egiten zaion erronka bezala ageri da: Zuk ez duzu zorigaitza ekarriko, ez duzu utziko zorigaitzak jo gaitzan.”
esaten zutenak, alegia.
Jaunak Daviden erreinua berregin
11 «Egun hartan,jasoko dut Daviden etxola eroria* 9,11 jasoko dut Daviden etxola eroria: Daviden errege-etxeari egindako betiko promesaren aipamena (ik. 2 Sm 7,16).,
horma pitzatuak beteko dizkiot
eta lurreratuak jasoko;
antzinako eran berregingo dut.
12 Eta israeldarrak
berriro jabetu ahal izango dira
Edom lurraldetik
eta nireak izan diren
nazio guztietatik
geratzen denaz.
Hala diot nik,
hori guztia egingo duen
Jaun honek».
13 Honela dio Jaunak:
«Badatoz egunak:
hazia erein orduko
uzta biltzeko garaia izango da,
mahatsa zapaldu orduko
berriz biltzeko garaia izango da.
Mendiek eta muinoek
ardoa isuriko dute.
14 Nire herri Israelen zoria
aldatuko dut:
desegindako hiriak jasoko dituzte
eta berorietan biziko dira,
mahastiak jarriko dituzte
eta berorien ardoa edango,
baratzeak landatuko dituzte
eta horietako fruituak jango.
15 Beren lurraldean landatuko ditut,
eta nik eman lurretik
ez dituzte inoiz aterako».
Zure Jainko Jaunak esan du.