Davidek Mefi-Boxet ongi hartu

1 Davidek galdetu zuen: «Gelditzen ote da bizirik Saulen senitartekoren bat? Neure onginahia agertu nahi nioke Jonatanengatik». 2 Bazen han Saulen etxeko morroi bat; Tziba zuen izena. Deitu zuten Daviden etxera eta erregeak galdegin zion: –Tziba al haiz? Hark erantzun: –Hala naiz, zu zerbitzatzeko. 3 Erregeak, orduan: –Bizi al da Saulen etxeko inor? Neure onginahia agertu nahi niokek, Jainkoak nahi bezala* 9,3 Jainkoak nahi bezala: H.h., Jaunaren errukia agertuz. Jonatani eman zion hitzaz oroitzen da David, eta Jonatanen ondorengoengan bete nahi du hitz hori.. Tzibak erregeari: –Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak. 4 Erregeak galdetu zion: –Non da? Tzibak erregeari: –Amielen seme Makirren etxean, Lo-Debarren* 9,4 Lo-Debar: Jordan ibaiaz ekialdera eta Genesaret itsasoaz hegoaldera 12 km ingurura zegoen hiria.. 5 Lo-Debartik, Amielen seme Makirren etxetik ekartzeko agindu zuen Davidek. 6 Mefi-Boxet* 9,6 Mefi-Boxet: Pertsonaia honi Mefi-Baal edota Meri-Baal ere deitu ohi zaio., Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahuspeztu egin zen. Davidek esan zion: –Mefi-Boxet! Hark erantzun: –Hemen nauzu, zu zerbitzatzeko. 7 Davidek esan zion: –Ez izan beldur. Onginahiz hartu nahi zaitut, zuen aita Jonatanengatik. Zuen aitona Saulen lur guztiak itzuliko dizkizut. Eta zuk nire mahaian jango duzu beti. 8 Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion: –Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko? 9 Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion: –Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat. 10 Landu iezaiozue lurra heuk, heure seme-alabek eta morroiek; eramaiozue uzta hire nagusiaren etxekoen* 9,10 etxekoen: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Semearen dio.janari izan dadin. Hire nagusiaren biloba Mefi-Boxetek nire mahaian jango dik beti. Tzibak hamabost seme-alaba zituen eta hogei morroi. 11 Honela erantzun zion Tzibak erregeari: –Ene errege jauna, zuk agindu guztia eginen du zure morroi honek. Mefi-Boxetek, beraz, erregearen mahaian* 9,11 zuk agindu guztia… Mefi-Boxetek… erregearen mahaian: Honela ere itzul daiteke: errege jaunak agindu didan guztia eginen dut, baina Mefi-Boxet neure mahaikide dut, Saulen ondorengoetakoa denez.jaten zuen, beronen seme-alabetariko edonork bezala. 12 Mefi-Boxetek seme txiki bat zuen; Mika zeritzan. Tzibarenean bizi ziren guztiak Mefi-Boxeten zerbitzurako zeuden. 13 Mefi-Boxet Jerusalemen bizi zen, eta erregearen mahaian jan ohi zuen beti. Bi oinak elbarri zituen.