18 Gerora, beste gatazka bat izan zen God hirian filistearren kontra. Huxako Sibekaik hil egin zuen Saf, refatarren* 21,18 refatarrak: Ik. 21,16 oh.ondorengoa hau ere. 19 God hirian filistearren kontra izan zen beste gatazka batean, Belengo Jairren seme Elhananek Gateko* 21,19 Jair: Hebreerazko testuak Jaare-Oregim dio. // Gat: Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen hiri filistearra (ik. 1 Sm 5,1 oh.).Goliat hil zuen; honen lantza-kirtena ehuleen ardatza adinakoa zen. 20 Izan zen gero beste gatazka bat ere Gat hirian. Bazen han gizon erraldoi bat esku-oinetan seina behatz, orotara hogeita lau behatz zituena, refatarren ondorengoa. 21 Erronka egin zien israeldarrei; baina Jonatanek, Daviden anaia Ximaren semeak, hil egin zuen. 22 Lau erraldoi haiek refatarren ondorengoak ziren, Gat hirikoak. Davidek eta beronen gizonek hil zituzten.