JUDAS MAKABEARRAREN EGINTZAK (8,1–15,36)
Judas Makabearra borrokara
1 Bitartean, Judas Makabearra* 8,1 Ondoko kontaera, 5,27 tx.ean esanarekin lotua dago.eta beronen lagunak herrietan sartzen ziren isilean; beren senideei dei egin eta judu-erlijioan zintzo irauten zutenak berenganatuz, sei mila lagun bildu zituzten. 2 Eta Jaunari eskari hauek egin ohi zizkioten: denek oinazpian hartzen zuten herriari begira ziezaiola; jende zitalak profanatua zuen tenpluaz erruki zedila, 3 baita hondatzen ari ziren eta ia erraustua zuten hiriaz ere, eta deiadarka ari zitzaion odolaren oihua* 8,3 Oihu egiten duen odolaz, ik. Ez 24,7 oh.entzun zezala; 4 haur errugabeen sarraski zuzengabeaz eta Jaunaren kontra botatako biraoez oroitu eta gaiztakeriari zion gorrotoa ager zezala. 5 Bere gudarostea antolatu zuenean, Judas Makabearra menderagaitz egin zen jentilentzat, Jaunaren haserrea erruki bihurtua baitzen ordurako. 6 Ustekabean heldu eta su ematen zien hiri eta herrixkei eta, gudalekurik egokienak harturik, ihes eragiten zien etsai-multzo handiei. 7 Gehienetan, gauaren babesa aukeratzen zuen erasoak egiteko. Haren ausardiaren entzutea denean zabaldu zen.Judasek Nikanor garaitu
(1 M 3,38–4,27)
8 Judas ezarian-ezarian aurrera egiten ari zela eta haren garaipenak geroz eta gehiago zirela ikusirik, Filipok* 8,8 Filipo frigiarra (ik. 5,22 eta oh.) Jerusalemgo gobernaria zen.Ptolomeori –Koele-Siria eta Feniziako gudalburuari– idatzi zion erregearen interesak defendatzen laguntzera etor zekion. 9 Patrokloren seme Nikanor, erregearen adiskiderik gorenetako bat, izendatu zuen berehala Ptolomeok eta, nazio guztietatik gutxienez hogei mila gizonek osaturiko gudarostearen buru jarririk, judu-herri osoa suntsitzera* 8,9 judu-herri osoa suntsitu nahia (ik. 1 M 3,34-36) honako honegatik zuen Antiokok: juduen legeak eta ohitura erlijiosoak debekatu arren, juduak greziar bihurtzea erdietsi ez zuelako.bidali zuen. Eta Gorgias eman zion lagun, gerra-arazoetan oso ikasia baitzen gudalburu hura. 10 Erregeak erromatarrei zor zien zerga –berrogeita hamalau mila kilo zilarrekoa* 8,10 54.000 kg zilar: Antioko IV.a Epifanesen aitak erromatarrei eman beharreko zerga ordaintzeko izango zen dirutza hori; izan ere, K.a. 188. urtean, Apameako hitzarmena egitean, 12 urtez 324.000 kg zilar ordaintzera kondenatu zuten.– judu-presoak salduz ordain zezakeela uste zuen Nikanorrek. 11 Eta judu-esklaboak erostera etortzeko deia igorri zuen kostaldeko hirietara, hogeita zazpi kilo zilarretan laurogeita hamar esklabo emango zituela aginduz. Ez zuen sumatzen Ahalguztidunaren zigorra gainera zetorkiola berehala. 12 Nikanor gudua egitera zetorrela jakitean, Judasek etsaia laster hurbilduko zitzaiela adierazi zien bere lagunei. 13 Orduan, beldurtiak eta Jainkoak mendekatuko zituela uste ez zutenak ihesi joan ziren handik. 14 Gainerakoek, gelditzen zitzaiena saldu eta, aldi berean, otoitz zegioten Jaunari, borroka hasi baino aurretik ere Nikanor maltzurrak salduak zituenak libratzeko eskatuz. 15 Eta hori eskatzen zioten, beraiengatik ez, baizik eta Jaunak arbasoekin eginak zituen itunengatik eta Jainkoaren izen agurgarri eta handiari laguntza eskatuz egina zioten deiarengatik. 16 Orduan, bere gizonak bildu –guztira, sei mila– eta etsaiaren aurrean ez kikiltzeko esaten zien Makabearrak, eta inolako eskubiderik gabe kontra zetorkien atzerritar-multzoari beldurrik ez izateko; baizik eta borroka zitezela gogotsu. 17 Izan zezatela ere gogoan nola iraindu zuten atzerritarrek toki santua, Jerusalemen kontra nolako gogorkeriak egin eta juduen ohiturak nola hondatu zituzten. 18 Eta gehitu zien: «Horiek beren armetan eta ausardian dute konfiantza; guk, berriz, Jainko ahalguztidunagan. Kolpe batez bota ditzake Jaunak aurka datozkigunak, baita mundu osoa ere». 19 Eta beren aurrekoei laguntzeko Jainkoak zer egin zuen adierazi zien; adibidez, Senakeriben garaian ehun eta laurogeita bost mila etsai galdu zirela. 20 Eta Babilonian, galaziarren kontrako guduan, zortzi mila judu eta lau mila mazedoniar besterik ez zela borrokarako; mazedoniarrak larri zirelarik, zortzi mila juduek ehun eta hogei mila etsai garaitu zituztela Jainkoak emaniko* 8,20 galaziarren kontrako guduan: Gudu hau ez da beste inon aipatzen Biblian. // Jainkoak emaniko: H.h., zerutik etorritako.laguntasunari esker, eta harrapakin asko hartu ahal izan zutela. 21 Hitz hauekin adoretu eta lege eta aberriagatik hiltzeko prestarazi ondoren, Judasek lau taldetan banatu zuen gudarostea. 22 Gudari-talde bakoitzaren buru Simon, Jose eta Jonatan bere anaiak ezarri zituen, bakoitzaren menpe mila eta bostehun gizon jarriz. 23 Ondoren, liburu santua irakurtzeko agindu zion Eleazarri* 8,23 Eleazar: Antzinako zenbait itzulpenetan Esdrias dator.. Eta guda-deiadartzat «Jainkoa lagun!» emanik, lehenengo gudari-taldearen buru jarri zen bera eta Nikanorri erasotzen hasi.