29 Salomonen gainerako jarduerak, lehenengotik azkenera, liburuotan daude idatziak: «Natan Profetaren Kronika», «Xiloko Ahiasen Profezia» eta Nebaten seme Jeroboami buruz «Ido Ikusleak Izaniko Ikuskariak» izeneko liburuetan* 9,29 Tx. honetan aipatzen diren liburuok ez zaizkigu kontserbatu..30 Berrogei urtez izan zen Salomon Israel osoko* 9,30 Israel osoko: Herri osoaren errege izan zela esan nahi da, bai hegoaldeko leinuen, bai iparraldeko leinuen errege. Salomon hiltzean, hegoaldekoek Judako erreinua eratuko zuten eta iparraldekoek Israelgoa.errege Jerusalemen.31 Hil zenean, beraren aita Daviden Hirian ehortzi zuten. Ondorengo erregea haren seme Roboam izan zen.