4 Erregeak, herri osoarekin, sakrifizioak eskaini zizkion Jaunari. 5 Hogeita bi mila idi eta ehun eta hogei mila ardi eskaini zituen Salomon erregeak. Horrela sagaratu zioten tenplua Jainkoari erregeak eta herri osoak. 6 Apaizak beren tokian zutik zeudelarik, lebitarrek, David erregeak Jauna goresteko egin zituen musika-tresnak eskuetan, Davidek berak asmaturiko kantua abesten zuten: «Haren maitasuna betikoa baita». Haien aurrez aurre, beste apaiz batzuek turutak jotzen zituzten. Israeldarrak zutik zeuden. 7 Salomonek Jaunaren etxe aurreko atariaren erdigunea sagaratu egin zuen, erre-opariak eta elkartasun-oparietako gantzak bertan eskaintzeko. Izan ere, Salomonek eginiko brontzezko aldarea txikiegi gertatu zen hainbeste erre-opari, labore-opari eta gantz hartzeko. 8 Orduan, Salomonek, Israel osoarekin batera, Etxola Jaia ospatu zuen zazpi egunez. Jendetza handia batzartu zen, Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko erreka* 7,8 Hamateko sarreratik… Egiptoko errekara: Esaera hau agindutako lurraldearen mugetako bat adierazteko erabili ohi da (ik. 1 Erg 8,65 oh.).bitarteko lurralde guztietatik etorria. 9 Aldarea sagaratzeko jaia zazpi egunez egin ondoren, zortzigarrenean biltzar nagusia egin zuten; jaiak zazpi egun iraun zuen* 7,9 jaiak zazpi… zuen: Honela ere itzul daiteke: ondoren, jaiak beste zazpi egun iraun zuen.. 10 Ondoren, zazpigarren hilaren hogeita hiruan, Salomonek etxera* 7,10 etxera: H.h., oihal-etxoletara.bidali zuen jendea; hau, alai eta bihotza bozkarioz beterik joan zen, Davidi, Salomoni eta bere herri Israeli Jaunak egin zien onarengatik.