1 Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, beraren aita Davidek sagaratuak ziren zilarrezko eta urrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jainkoaren etxeko altxortegian gorde zituen.

Itun-kutxa tenplura eraman

(1 Erg 8,1-13)

2 Orduan, Salomonek Jerusalemen bildu zituen Israelgo herri-arduradun guztiak, leinuburuak eta israeldar senitarteburuak. Jaunaren itun-kutxa igoarazi nahi zuen Daviden hiritik, hau da, Siondik. 3 Israeldarrak zazpigarren hileko jaiegunean* 5,3 1 Erg 8,2 tx.ean Etanim hila aipatzen da, hots, zazpigarren hila. Hil horretan Etxola Jaia (Sukkot deitua) egin ohi zuten.bildu ziren erregearen inguruan. 4 Israelgo herri-arduradun guztiak heldu zirenean, lebitarrek kutxa hartu eta 5 tenpluraino igo zuten, elkarketa-etxola eta bertako gauza sakratu guztiekin. Apaiz lebitarrek* 5,5 Apaiz lebitarrek: Zenbait eskuizkributan eta 1 Erg 8,4 tx.ean apaizek eta lebitarrek dator.eraman zuten. 6 Salomon erregeak eta beronekin kutxaren aitzinean bildua zegoen israeldar batzar osoak zenbatu ezin ahalako ardi- eta idi-multzo handia eskaini zuten oparitan. 7 Apaizek bere tokian ezarri zuten Jaunaren itun-kutxa, tenpluko santutegian, hau da, toki santu-santuan, hegaldun izakien hegalpean. 8 Izan ere, kutxa zegoen tokiaren gainera zabalduak zituzten hegaldun izaki haiek beren hegoak, kutxa eta beronen hagak gainetik estaliz. 9 Haga hauek luzeak zirenez, muturrak atera egiten ziren kutxatik, eta santutegi aurretik ere ikus zitezkeen, baina kanpotik ez. Han dago kutxa gaurdaino* 5,9 Kronikak idatzi zituzten garaian ez zegoen jadanik itun-kutxarik; antzinako dokumentuak zehatz kopiatzeko arretak eraginik ematen du idazleak datu hori.. 10 Kutxan ez zegoen Horeb mendian Moisesek bertan ipini zituen bi harlauzak besterik, Egiptotik irten ondoren Jaunak israeldarrekin eginiko itunaren harlauzak besterik ez, alegia. 11 Atera ziren apaizak santutegitik. Eginak zituzten denek garbikuntzak, bakoitzaren mailari* 5,11 Apaizak hogeita lau maila edo taldetan sailkatuak zeuden (ik. 1 Kro 24,1-19).begiratu gabe. 12 Asaf, Henan eta Jedutun lebitar kantariak, beren seme eta senideekin, liho finez jantziak, aldarearen ekialdean zeuden zutik, txilinak, harpak eta zitarak eskuetan. Haien ondoan ehun eta hogei apaiz zeuden turutak joz. 13 Turuta-jotzaileak eta kantariak batera ari ziren Jauna goresten eta ospatzen. Turuta, txilin eta gainerako musika-tresnen laguntzaz, «Goretsi Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita» oihuka kantatzen ari zirenean, lainoak bete zuen tenplua, Jaunaren etxea. 14 Apaizak ezin izan ziren zutik egon beren eginkizuna betetzen, laino hura zela eta. Izan ere, Jaunaren aintzak bete zuen Jainkoaren etxea.