2 Ondoren, brontzea urtu eta «Itsaso» deitu zuen uraska biribila eginarazi zuen; bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua.3 Ertzaren azpialdean, inguru guztian, zezen-irudiak* 4,3 zezen-irudiak: 1 Erg 6,18 tx.ean fruitu-irudiak zituela esaten da. Hebreeraz fruituaren izena (kolokintidak = pekai’m) eta zezenak (bekarim) berdintsuak dira.zituen, hogei zezen metro bakoitzeko, bi lerrotan jarriak, uraska egin zeneko urtzaldi berean eginak.4 Hamabi zezenen gainean zegoen uraska; hiru zezen iparraldera begira zeuden, beste hiru mendebaldera, beste hiru hegoaldera eta beste hiru ekialdera; atzeak barnealdera zituzten.5 Uraskaren lodiera esku-arra betekoa zen. Ezpainak lili-kaliza bezalakoak ziren. Ehun eta hogei mila litro hartzen zuen uraskak.