Tenpluko tresnak

(1 Erg 7,23-40)

1 Brontzezko aldarea ere eginarazi zuen Salomonek; hamar metro zen luze-zabal eta bost metro gora. 2 Ondoren, brontzea urtu eta «Itsaso» deitu zuen uraska biribila eginarazi zuen; bost metroko diametroa zuen, bi metro eta erdiko sakona eta hamabost metroko ingurua. 3 Ertzaren azpialdean, inguru guztian, zezen-irudiak* 4,3 zezen-irudiak: 1 Erg 6,18 tx.ean fruitu-irudiak zituela esaten da. Hebreeraz fruituaren izena (kolokintidak = pekai’m) eta zezenak (bekarim) berdintsuak dira.zituen, hogei zezen metro bakoitzeko, bi lerrotan jarriak, uraska egin zeneko urtzaldi berean eginak. 4 Hamabi zezenen gainean zegoen uraska; hiru zezen iparraldera begira zeuden, beste hiru mendebaldera, beste hiru hegoaldera eta beste hiru ekialdera; atzeak barnealdera zituzten. 5 Uraskaren lodiera esku-arra betekoa zen. Ezpainak lili-kaliza bezalakoak ziren. Ehun eta hogei mila litro hartzen zuen uraskak. 6 Hamar ur-ontzi eginarazi zituen eta uraskaren ezker-eskuin ezarri, bost alde batean eta bost bestean; haietan garbitu ohi zuten erre-oparietarako guztia* 4,6 erre-oparietarako guztia: Honela ere itzul daiteke: erre-oparietarako oparigaiak.. Brontzezko uraska handia, berriz, apaizen garbikuntzetarako izaten zen. 7 Urrezko hamar argimutil ere egin zituen, agindutako ereduaren arabera, tenpluko sala handian ezartzeko, bost eskuinaldean eta beste bostak ezkerraldean. 8 Hamar mahai egin zituen eta sala handian ipini, bost eskuinaldean eta bost ezkerraldean. Urrezko ehun isipu-ontzi ere egin zituen. 9 Apaizen ataria eta beste atari handiagoa egin zituen, bere ate eta guzti; ateak brontzez jantzi zituen. 10 Brontzezko uraska handia tenpluaren eskuinaldean hego-ekialdera ezarri zuen. 11 Azkenik, pertzak, hauts-palak eta isipu-ontziak egin zituen Huramek. Honela bukatu zituen Jainkoaren etxerako Salomonek agindu zizkion lanak. Hona hemen lan horien zerrenda:

Huramek tenplurako eginiko lanen zerrenda

(1 Erg 7,41-51)

12 bi zutabe, zutabe horien buruetan zeuden kapiteletarako bola bana, zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana, 13 laurehun granada-fruitu, bi sareetan ezartzeko, bina lerro sare bakoitzean, zutabeburuetan zeuden kapiteletako bi bolak apaintzeko; 14 orgak eta hauetan ur-ontziak; 15 «Itsaso» zeritzan uraska –bat bakarra–, eta beroni eusteko hamabi zezen; 16 pertzak, hauts-palak eta sardexkak eta berauen tresneria. Huram-Abik, Salomon erregearen aginduz, Jaunaren etxerako egin zituen tresna hauek guztiak brontze leunduzkoak ziren denak. 17 Jordango lautadan urtarazi zuen erregeak brontze hura, lurra buztintsua zen tokian, Sukot eta Tzeredata* 4,17 Tzeredata: 1 Erg 7,46 tx.ean Tzartan aipatzen da, eta 1 Erg 11,26 tx.ekoaren arabera (ik. oh.) toki hau beste lurralde batean zegoen.artean. 18 Hain ugari eginarazi zituen Salomonek tresna haiek, ezen ezin baitzen jakin zenbat pisatzen zuen brontze-multzo hark. 19 Era berean, Jaunaren etxerako behar ziren beste gauza guztiak ere eginarazi zituen Salomonek: aldarea* 4,19 aldarea: Intsentsua eskaintzeko aldarea zen, eta urrezkoa izan behar zuen (ik. Ir 30,1-10; 37,25-28)., urrezkoa; eskainiriko ogiak jartzeko mahaiak; 20 santutegiaren aurrean, agindua dagoen bezala, argi egin behar zuten argimutilak beren kriseiluekin, urre garbizkoak; 21 loreak, kriseiluak eta su-hatzak, urre garbizkoak; 22 labanak, isipu-ontziak, zaliak eta intsentsu-ontziak, urre garbizkoak hauek ere. Tenpluko ateak ere, nahiz toki santu-santurakoak nahiz sala handirakoak, urrezkoak ziren.