← Aurrekoa
2 Kronikak 36
2 Hogeita hiru urte zituen Joakazek errege izaten hastean, eta hiru hilabetez izan zen errege Jerusalemen. 3 Egiptoko Neko erregeak Jerusalemgo errege izatea Joakazi kendu eta zerga ezarri zion herriari: hiru mila kilo zilar eta hogeita hamabost kilo urre ordaindu behar zuten. 4 Egiptoko erregeak Joakazen anaia Eliakim ezarri zuen Judako eta Jerusalemgo errege; baina izena aldatu zion, Joiakim deituz* 36,4 Izen-aldaketa hau egiptoar mintzairak «l» hizkirik ez zuelako gerta zitekeen.. Joakaz, berriz, Egiptora eraman zuen preso.