← Aurrekoa 2 Kronikak 34 Hurrengoa →
3 Bere erregealdiko zortzigarren urtean, oraino gazte zelarik, bere arbaso Daviden Jainkoarengana jo zuen. Eta hamabigarren urtean Juda eta Jerusalemdik kultu-lekuak, zutoin sakratuak eta zurezko nahiz metalezko idoloak kentzen hasi zen. 4 Bere begi-bistan botarazi zituen Baalen aldareak, berauen gainean zeuden intsentsu-ontziak hautsiz; zutoin sakratu eta zurezko nahiz metalezko idoloak xehatu eta puskak halakoei sakrifizioak eskaintzen zizkietenen hilobi gainean barreiatu zituen. 5 Sasiapaizen hezurrak, berriz, beraien aldareetan beretan errearazi zituen. Horrela egin zuen Juda eta Jerusalemen garbikuntza.