29 Orduan, Judako eta Jerusalemgo arduradun guztiak bil zitezen agindu zuen erregeak.30 Gero, erregea Jaunaren etxera igo zen, Judako eta Jerusalemgo bizilagun guztiak berekin zituela: apaizak, lebitarrak eta jende guztia, handi nahiz txiki. Eta Jaunaren etxean aurkituriko itun-liburuak* 34,30 itun-liburua: 14. tx.ean lege-liburua esaten zitzaion liburu bera.dioen guztia irakurri zien erregeak ahots handian.31 Ondoren, oholtzaren gainean zutik, erregeak Jaunarekiko ituna berritu zuen: jarraituko ziotela Jaunari eta beteko zituztela bihotz-bihotzez eta gogo handiz haren agindu, burubide eta arauak, eta beteko zituztela liburu hartan idatziak zeuden itun-arau guztiak.32 Jerusalemen zeuden guztiei, baita Benjamingoei ere, onarrarazi egin zien itun hura. Ordudanik, Jerusalemgo bizilagunek Jainkoarekin, beren arbasoen Jainkoarekin, egina zuten itunaren arabera jokatu zuten.