← Aurrekoa 2 Kronikak 33 Hurrengoa →

Manasesen erregealdia

(2 Erg 21,1-18)

Manasesen erregealdia

(2 Erg 21,1-18)

1 Hamabi urte zituen Manasesek errege izaten hastean, eta berrogeita hamabost urtez izan zen errege Jerusalemen. 2 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Jaunak israeldarren aurretik bota zituen herrien ohitura higuingarrien arabera jokatuz. 3 Bere aita Ezekiasek deseginak zituen muinoetako kultu-lekuak berreraiki zituen eta aldareak egin Baalen kulturako; zutoin sakratuak ere egin zituen eta izar guztien aurrean ahuspeztu zen, kultu emanez. 4 Aldareak ezarri zituen Jaunaren etxean, tenplu hartaz Jaunak hau esana zuen arren: «Jerusalem dut neure egoitza betiko». 5 Izar guztien omenez aldareak eraiki zituen Jaunaren etxeko bi atarietan. 6 Bere semeak oparitzat eskaini zituen Ben-Hinom haranean, sutan errez* 33,6 sutan errez: Ik. 28,3 oh.. Igarketa, aztikeria eta sorginkeriatan ibili zen; jarduteko aukera eman zien nekromante eta igarleei. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen etengabe, Jauna haserraraziz. 7 Gainera, berak eginiko idoloaren irudia ezarri zuen Jainkoaren etxean, Jainkoak tenpluari buruz Davidi eta beronen seme Salomoni hau esana zien arren: «Tenplu hau eta Israelgo leinu guztien artean aukeratu dudan Jerusalem hiria izanen ditut beti neure egoitza. 8 Ez dut Israel bere arbasoei eman nien lurraldetik urrun ibilaraziko, baldin eta Moisesen bidez agindu dizkiedan irakaspen, arau eta erabaki guztiak betetzen badituzte». 9 Manasesek, aldiz, okerbideratu egin zituen Judako eta Jerusalemgo bizilagunak, eta antzina Jaunak israeldarren aurretik suntsitu zituen herriek baino askoz okerrago jokarazi zien.

Manases damutua

Manases damutua

10 Ohartarazi zituen Jaunak Manases eta bere herria, baina ez zioten aditu. 18 Manasesen gainerako egintzak, bere Jainkoari egin zion otoitza* 33,18 otoitza: Bada antzinako eskuizkribu bat, grekoz idatzia, Manasesen Otoitza titulatua. Orain arte iraun du, baina ez dute Bibliako liburutzat hartu, ez kristauek, ez juduek.eta profetek Jaunaren, Israelen Jainkoaren, izenean eman zizkioten mezuak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 19 Hark eginiko otoitza eta Jaunak nola entzun zion, nolako bekatu eta makurkeriak egin zituen eta, damutu aurretik, kultu-lekuak, zutoin sakratu eta idoloak zein tokitan eraiki zituen «Ikusleen Kronika* 33,19 Ikusleen Kronika: Grekozko antzinako itzulpenaren arabera; hebreerazko testuak Hozairen Kronika dio; grekoak hozim hitza itzultzen du, hau da, ikusleak.» deritzan liburuan daude idatziak. 20 Hil zenean, bere etxe ondoan lur eman zioten Manasesi. Ondorengo erregea haren seme Amon izan zen.