15 Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitela zuen.16 Kate-sortak* 3,16 Kate-sortak: Hebreerazko testuak toki santu-santuan eransten du 1 Erg 6,21 tx.ekoa aipatuz.ere egin zituen eta zutabeen goialdean ezarri gero, ehun granada-fruitu egin zituen kate-sortetan ezartzeko.17 Bi zutabe haiek tenpluaren aurrealdean ezarri zituen ezker-eskuin; eskuinekoari «Jakin» deitu zion, eta ezkerrekoari «Boaz* 3,17 Zutabeon izenen esanahia iluna da; Jakin izenak Jaunak sendotua esan nahi bide du, eta Boaz izenak Jaunarengan indarra.».