Tenpluaren eraikuntza

(1 Erg 6,1-38; 7,15-22)

1 Jerusalemen, Moria mendian* 3,1 Moria mendia: Hemen izan ezik, beste inon ez zaio Sion mendiari Moria deitzen. Baliteke Kronikak liburuon egileak tenplua zegoeneko mendia Has 22,14 tx.eko Jaunaren mendia zela adierazi nahi izatea, Isaaken oparia Moriako lurraldean gertatu zela kontatzen baitu Has 22,2 tx.ak., hasi zen Salomon Jaunaren tenplua eraikitzen, Davidek prestatua zuen tokian, Ornan jebustarraren larrainean, han agertu baitzitzaion Jauna Salomonen aita Davidi. 2 Bere erregetzako laugarren urteko bigarren hilabetean hasi zuen eraikuntza. 3 Hona hemen Jainkoaren tenplua eraikitzeko Salomonek erabaki zituen neurriak: hogeita hamar metro luze eta hamar metro zabal* 3,3 Idazleak ukondotan ematen ditu neurriak, ukondo-neurri zaharra dela esanez, beraren garaikoa baino luzeagoa.. 4 Tenpluko sala handiaren aurreko atalondoa hamar metro zabal zen –tenpluaren zabalera bera–, eta hirurogei metro gora* 3,4 1 Erg 6,2 tx.ean esaten denez, altuera hori 15 m-koa zen.. Barrua urre garbiz jantzi zuen. 5 Sala handia zipres-zurez estali zuen eta gainetik urre garbiz jantzi; gero, palmondo eta lore-sortazko irudiz apaindu zuen, 6 baita harribitxiz ere. Urrea Parbaimdik* 3,6 Parbaim: Ez dakigu non zegoen toki hau.ekarria zen. 7 Sala guztia urrez jantzi zuen: habeak, ateburuak, hormak eta ateak. Hormetan hegaldun izakiak zizelkatu zituen. 8 Gero, toki santu-santua egin zuen; hamar metro zen luze eta hamar metro zabal –tenpluaren zabalera bera–. Toki hura janzteko hogei tona urre baino gehiago erabili zuen. 9 Iltzeak ere urrezkoak ziren; bakoitzak kilo erdia pisatzen zuen. Goiko gelak ere urrez estali zituen. 10 Toki santu-santurako metalezko* 3,10 metalezko: Hebreerazko testuak hitz ulergaitza dakar. Grekozko antzinako itzulpenak eta 1 Erg 6,23 tx.ak zurezko diote.hegaldun izaki bi egin zituen eta urrez jantzi. 11 -13 Hegaldun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze. Bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak beste aldekoa; erdialdeko bi hegoek, berriz, elkar ukitzen zuten. Hego bakoitza bi metro eta erdikoa zen. Hegaldun izaki haiek zutik zeuden, sarrerara begira. 14 Errezela ere egin zuen, lihozkoa, more, gorri eta gorriminez tindatua eta bertan hegaldun izakiak bordatu zituen. 15 Tenpluaren aurrealderako hamazazpi eta erdina metroko bi zutabe egin zituen; bakoitzak gainean bi metro eta erdiko kapitela zuen. 16 Kate-sortak* 3,16 Kate-sortak: Hebreerazko testuak toki santu-santuan eransten du 1 Erg 6,21 tx.ekoa aipatuz.ere egin zituen eta zutabeen goialdean ezarri gero, ehun granada-fruitu egin zituen kate-sortetan ezartzeko. 17 Bi zutabe haiek tenpluaren aurrealdean ezarri zituen ezker-eskuin; eskuinekoari «Jakin» deitu zion, eta ezkerrekoari «Boaz* 3,17 Zutabeon izenen esanahia iluna da; Jakin izenak Jaunak sendotua esan nahi bide du, eta Boaz izenak Jaunarengan indarra.».