← Aurrekoa 2 Kronikak 24 Hurrengoa →

Joaxek tenplua konponarazi

(2 Erg 12,1-17)

1 Zazpi urte zituen Joaxek errege izaten hastean, eta berrogei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Tzibia zuen izena eta Beer-Xebakoa* 24,1 Beer-Xeba: Jerusalemdik hegoaldera 70 km-ra zegoen hiria.zen. 2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Joaxek, Joiada apaiza bizi izan zen bitartean. 3 Joiadak bi emazterekin ezkonarazi* 24,3 bi emazterekin: Davidek, Salomonek eta beste zenbait erregek emazte ugari izan zuten arren, Joiada apaizak Dt 17,17 tx.eko agindua betearazi zion Joaxi.zuen, eta hauek seme-alabak eman zizkioten.