28 Israelgo erregea eta Judako errege Josafat igo ziren, bada, Galaadeko Ramoti erasotzera.29 Israelgo erregea honela mintzatu zitzaion Josafati: –Nik jantziak aldatuko* 18,29 jantziak aldatu: Ik. 1 Erg 22,30 eta oh.ditut borroka hasteko; zuk jarraitu zeure errege-jantziekin. Hala, Israelgo erregea jantziz aldatu zenean, borrokara abiatu ziren.30 Siriako erregeak agindu hau emana zien bere guda-gurditeriaren arduradunei: «Ez eraso inori, ez txiki, ez handiri, Israelgo erregeari baizik».31 Horrela, bada, guda-gurditeriaren arduradunek, Josafat ikustean, esan zuten: –Horra Israelgo erregea! Eta inguratu egin zuten, erasotzeko asmoz. Baina Josafat deiadarka hasi zen, eta Jaunak lagundu egin zion: atzera eginarazi zien Jainkoak erasotzaileei,32 eta guda-gurdien arduradunek, hura Israelgo erregea ez zela* 18,32 hura Israelgo erregea ez zela: Ik. 1 Erg 22,32 oh.oharturik, atzera egin zuten.33 Baina gudari batek gezia itsu-itsuan jaurti eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren juntura artetik. Orduan, erregeak esan zion gurdi-gidariari: –Itzuli eta atera nazazu guda-zelaitik. Zauritu egin naute.34 Egun hartan oso gogorra izan zen gudua; Israelgo erregeak bere guda-gurdian zutik egon behar izan zuen arratsa arte, siriarrei aurre eginez. Eguzkia sartzean, hil egin zen.