1 Josafat oso aberats eta ospetsu izan zen eta, bere semearen ezkontzaz* 18,1 Josafaten seme Joram, izan ere, Akaben alaba Ataliarekin ezkondu zen (2 Erg 8,18; 2 Kro 21,6)., Israelgo errege Akaben ahaide egin zen.2 Zenbait urteren buruan Samariara jaitsi zen, Akab ikustatzera. Akabek ardi eta idi ugari hil zuen Josafatentzat eta beronekin zetorren jendearentzat. Gero, Galaadeko Ramoti erasotzeko zirikatu zuen3 Israelgo errege Akabek Judako errege Josafat, esanez: –Nahi al duzu nirekin etorri Galaadeko Ramoti erasotzera? Josafatek erantzun: –Biok bat gara, nire gudarostea eta zurea ere bai. Zurekin joango gara gudura.