← Aurrekoa 2 Kronikak 16 Hurrengoa →

Israelgo errege Baxaren kontrako gerra

(1 Erg 15,17-22)

Israelgo errege Baxaren kontrako gerra

(1 Erg 15,17-22)

1 Judako Asaren erregealdiko hogeita hamaseigarren urtean, Israelgo errege Baxa Judaren kontra borrokatzera abiatu zen. Rama* 16,1 Rama eta 6. tx.eko Geba eta Mitzpa Jerusalemdik iparraldera hurbil zeuden hiriak ziren.hiria gotortu egin zuen, Asaren joan-etorriak eragozteko. 2 Orduan, Asak Jaunaren etxeko eta bere jauregiko altxortegietan zeuden urre-zilarrak hartu eta Damaskon bizi zen Siriako errege Ben-Hadadi bidali zizkion, esanez: 3 «Egin dezagun ituna bion artean, zuen aitak eta gure aitak beren artean egin zuten bezala. Hona, zilarra eta urrea igortzen dizkizut. Hauts ezazu Israelgo errege Baxarekin egina duzun ituna; horrela, utzi egin beharko dio nire aurkako borrokari». 4 Onartu zuen Ben-Hadadek Asa erregeak esana, eta bere gudarosteko ofizialak Israelgo hiriei erasotzera bidali zituen; Iion, Dan, Abel-Maim* 16,4 Abel-Maim: 1 Erg 15,20 tx.eko Abel-Bet-Maaka da.eta Neftali eskualdeko biltegi ziren hiri guztiak hondatu zituzten. 5 Hau jakin zuenean, Baxa erregeak Rama gotortzeari utzi eta eten egin zituen lanak. 6 Orduan, Asak Judako bizilagun guztiei dei egin eta Rama gotortzeko Baxak erabili zituen harri eta oholak eraman egin zituen, Geba eta Mitzpa gotortzeko.

Asaren erregealdiaren bukaera

(1 Erg 15,23-24)

Asaren erregealdiaren bukaera

(1 Erg 15,23-24)

11 Asaren egintzak, lehenengotik azkenekora, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan* 16,11 Liburu hau ez da, segur aski, Biblian dugun Erregeak liburua, kontserbatu ez den besteren bat baizik.» daude idatziak. 12 Bere erregealdiko hogeita hemeretzigarren urtean oinetan zuen gaitz handi batez gaixotua zegoen Asa; baina gaixoaldian ere ez zuen Jaunarengana jo, sendagileengana baizik. 13 Bere erregealdiko berrogeita batgarren urtean hil zen, eta 14 Daviden hirian beretzat eginarazia zuen hilobian ehortzi zuten. Lurrin eta usainki gozoak nahasiz eginiko ukenduz betetako etzalekuan ezarri ondoren, su handia egin zuten haren ohorez.