← Aurrekoa 2 Kronikak 14 Hurrengoa →

Asaren erregealdiaren hasiera

(1 Erg 15,9-11)

1 Asak Jaunaren, bere Jainkoaren, begietan on eta zuzen dena egin zuen. 2 Sasikultuetako aldareak eta muinoetako kultu-lekuak kendu zituen, zutarri sakratuak hautsi eta zutoin sakratuak ebaki.