1 Jeroboamen erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Abias Judako errege izaten.2 Hiru urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Mikaia zuen izena, eta Gibako Urielen alaba zen* 13,2 11,20 tx.ean esaten denez, Abias hau Absalomen alaba Maakaren semea zen (ik. 1 Erg 15,2 ere).. Gerran ziren elkarren kontra Abias eta Jeroboam.3 Abias laurehun mila gudari aukeratu eta adoretsurekin abiatu zen borrokara; Jeroboamek, berriz, zortziehun mila gudari ausartekin egin zion aurre.22 Abiasen gainerako jarduerak, ibilerak eta egintzak «Ido Profetaren Azalpenak» izeneko liburuan daude idatziak.23 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Abias. Ondorengo erregea haren seme Asa izan zen. Asaren erregealdian hamar urtez bakea izan zen lurralde hartan.