← Aurrekoa 2 Korintoarrei 4 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

Paulo berri onaren zerbitzari leial

1 Horregatik, zerbitzu hau Jainkoak bere errukiz eman digula jakinik, ez dugu kemenik galtzen. 2 Uko egin diegu isilpeko baliabide lotsagarriei; ez dugu azpikeriaz jokatzen, ezta Jainkoaren mezua faltsifikatzen ere. Aitzitik, egia argi eta garbi azalduz, geure buruak sinesgarri bihurtzen dizkiegu gizon-emakume guztiei Jainkoaren aurrean. 3 Guk hots egiten dugun berri ona ilun gertatzen bada, galtzen direnentzat gertatzen da ilun, 4 sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten. 5 Ez gara geure buruak predikatzen ari, Jesu Kristo Jauna dela* 4,5 Jesu Kristo Jauna dela: Kristau-fedearen aitorpenik funtzeskoenetakoa adierazten dute hitz hauek (ik. Erm 10,9; 1 Ko 12,3; Flp 2,11).baizik, eta gu ez gara zuen zerbitzari besterik Jesusen maitasunagatik. 6 «Distira beza argiak ilunpetan» esan zuen Jainkoak berak piztu du argia gure bihotzetan, Jesu Kristoren aurpegian distira egiten duen Jainkoaren aintza argiro ezagut dezagun.

Konfiantza zailtasunen artean

7 Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan daramagu, garbi ager dadin honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik. 8 Alde guztietatik estutzen gaituzte* 4,8 estutzen gaituzte: Gladiadoreen borroketako gorabeherak gogorarazten dituzte Paulok 4,8-9 tx.etan darabiltzan irudiek., baina zapaldu ez; larri gaude, baina etsita ez; 9 erasopean bai, baina eskutik utzita ez; lurrera botatzen gaituzte, baina suntsitzen ez; 10 nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan, Jesusen bizia ere guregan ager dadin. 11 Bizi garen bitartean, beti heriotzara garamatzate Jesusengatik, gure izate hilkor honetan Jesusen bizia ere ager dadin. 12 Horrela, guregan heriotza ari da; zuengan, berriz, bizia. 13 Hau dio Liburu Santuak* 4,13 Liburu Santuak: Sal 116,10 tx.aren aipamena grekozko itzulpenaren arabera egina dago. Salmogilearen eta Pauloren egoerek ez dute zerikusirik elkarrekin.: Sinetsi nuen, eta horregatik hitz egin nuen.Guk ere, sinesmen-espiritu bera dugularik, sinesten dugu eta horregatik hitz egiten, 14 jakinik, Jesus Jauna piztu duenak piztu egingo gaituela gu ere Jesusekin eta beronen ondoan ipiniko gaituela zuekin batera. 15 Hau guztia zuen onerako da, Jainkoaren dohaina askorengana ugari zabaltzean, esker ona ere ugal dadin, Jainkoaren aintzarako.

Bizi berria itxaron

16 Horregatik, ez dugu adorea galtzen. Gure gorputza hondatzen ari bada ere, barrutik* 4,16 barrutik: Paulok kanpoko gizona/barrukoa dio. Tankera honetako oposizioak ohikoak dira Pauloren hizkeran, giza izatea gorputzez hondatzen doan arren, Espirituak eragindako berrikuntzari esker barrutik haziz doala adierazteko.indarberritzen ari gara egunetik egunera. 17 Izan ere, oraingo gure nekeek, une batekoak eta arinak izanik, betikoak den aintza paregabea prestatzen digute. 18 Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik; ikusten direnak behin-behinekoak baitira; ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak.