← Aurrekoa 2 Erregeak 25

Babiloniako erregeak Joiakini barkatu

(Jr 52,31-34)

27 Judako errege Joiakin, hogeita zazpi urtez gatibu egon ondoren, Ebil-Merodakek askatu egin zuen giltzapetik, Babiloniako errege egin zen urte berean, hamabigarren hilaren hogeita zazpian* 25,27 Ebil-Merodak: Babilonieraz Awil-Marduk; Marduken gizona esan nahi du; 561etik 560ra izan zen errege. // hilaren hogeita zazpian: Jr 52,31 tx.ak hogeita bostean dio; K.a. 561. urtea zen.. 28 Onez hartu zuen Ebil-Merodakek Joiakin erregea eta Babilonian berekin zituen beste erregeak baino gorago jarri zuen. 29 Presondegiko jantziak erantzi eta, aurrerantzean, erregearen mahaian jan zuen beti, bere bizitza guztian. 30 Eguneroko janaria, beraz, erregeak eman zion bere bizitza guztian.