21 Orduan, Josias erregeak agindu zion herri osoari: –Ospa ezazue Pazko-jaia Jaunaren, zeuen Jainkoaren, ohoretan, itun-liburu honetan idatzia dagoen bezala.22 Epaileek Israel gobernatu zutenez geroztik, eta Israelgo nahiz Judako erregeen aldi osoan, ez zen hura bezalako Pazko-jairik ospatu izan.23 Josiasen erregealdiko hemezortzigarren urtean ospatu zuten Pazko-jai hura Jerusalemen Jaunaren ohoretan.