← Aurrekoa 2 Erregeak 17 Hurrengoa →

Oseas, Israelgo azken erregea. Samaria menderatua

1 Judako Akazen erregealdiko hamabigarren urtean hasi zen Elaren seme Oseas Israelgo errege izaten Samarian; bederatzi urtez izan zen errege. 2 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen; hala ere, ez beraren aurretik Israelgo errege izan zirenek bezainbat. 3 Asiriako errege Salmanasarrek eraso egin zion Israelgoari eta Oseasek haren menpeko egin behar izan zuen, zerga ordainduz. 4 Baina gerora, Asiriako erregea ohartu zen Oseas azpilanean ari zela, Egiptoko errege So-ri* 17,4 So: Ez da ezagutzen izen horretako faraoirik; segur aski, buruzagiren bat zen eta errege izena gaizki emana izango du. Beste itzulpen bat: So hirira, Egiptoko erregeari. Beraz, erregearen izena eta bizi zeneko tokiaren izena nahastu dira, itxuraz.mandatariak bidaliz eta, gainera, urteroko zerga ordaindu gabe utziz. Orduan, Asiriako erregeak atxilotu egin zuen Oseas eta giltzapean sartu. 5 Ondoren, lurralde osoari eraso zion, baita Samaria hiriburuari ere, hiru urtez setiatuz. 6 Oseasen erregealdiko bederatzigarren urtean, Asiriako erregea Samariaz jabetu eta Asiriara erbesteratu zituen israeldarrak, Halah deritzan lurraldean, Gozango Habor ibaiaren ondoan eta Mediako* 17,6 Samariaz jabetu: K.a. 721ean gertatu zen hori. // Gozan: Mesopotamiako iparraldean zegoen. // Media: Asiria eta Kaspio Itsasoa arteko lurraldea.hirietan kokaraziz.