← Aurrekoa 1 Timoteori 4 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6

Sinesmena ukatuko dutenak

1 Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz; 2 horiek, beren barrua gogorturik duten* 4,2 beren barrua gogorturik duten: H.h., beren kontzientzian suz markatuak. Gaizkileak eta ihes egindako esklaboak horrela markatu ohi zituzten.maisu gezurti itxurazaleez baliatzen dira: 3 hauek ezkontzea debekatzen dute eta zenbait janari ezin dela jan irakasten, nahiz eta janariok egia ezagutu duten sinestedunek eskerrak emanez jateko Jainkoak sortuak izan. 4 Zeren Jainkoak sortutako guztia ona baita eta, eskerrak emanez hartuz gero, ez da ezer baztertzekorik, 5 Jainkoaren hitzak eta gure otoitzak sakratu bihurtzen baitu.

Jesu Kristoren zerbitzari zintzo

6 Senideei hau irakatsiz, Kristo Jesusen zerbitzari* 4,6 zerbitzari: Ik. 3,8 oh. Hemen bere zentzu zabalean hartzen da.on izango zara, sinesmenaren hitzaz eta jarraitu duzun irakaspen ederraz hazia zarela erakutsiz. 7 Bazter itzazu fedearen kontrako ipuin zentzugabeak, eta saia zaitez jainkozaletasunean. 8 Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin. 9 Hau sinesgarria eta erabat onartzekoa da. 10 Horregatik saiatzen gara lanean eta borrokan, gizon-emakume guztien eta batik bat sinestedunen salbatzailea den Jainko biziarengan itxaropen dugulako. 11 Aholkatu eta irakatsi gauza hauek. 12 Ez zaitzala inork gutxiets gaztea zarelako; izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian. 13 Ni joan bitartean, ardura zaitez Liburu Santuak irakurtzeaz* 4,13 Liburu Santuak irakurtzea: Hau da, elkarren artean egiten zen irakurketa, judu-sinagogetan egin ohi zenaren antzera (ik. Lk 4,16-21; Eg 13,14-16)., irakasteaz eta adore emateaz. 14 Ez izan zabar zeure dohainari dagokionez: Jainkoak eman zizun, elkarteko profetek hala adierazirik, arduradunek eskuak ezarri* 4,14 dohaina: Ministerio-dohaina, ordenazioz emana. // elkarteko profetak: Ik. 1,18 oh. // arduradunak: Ik. 3,1 oh. Jatorrizkoak presbiteroi dio. Hitz honek, episkopos hitzak bezala, ez du oraindik gero eliz erakundean hartuko duen esanahi zehatza (apaiz, alegia). Presbiteroi direlakoek elkartearen buruzagitza eta zuzendaritza-karguak zituzten, bai eta prediku- eta irakaspen-karguak ere (ik. 5,17). // eskuak ezarri: Ik. Eg 6,6 oh. Ministeriorako ordenazio-erritua da.zizkizutenean. 15 Arduratu gauza hauetaz etsi gabe, guztiek zure aurrerapena argi ikus dezaten. 16 Egin kontu zeure buruari eta irakasten duzunari; eutsi tinko, hori eginez, bai zeure burua, bai entzuleak salbatuko baitituzu.