← Aurrekoa 1 Timoteori 3 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6

Elkarte-arduradunak

1 Egia da elkarte-zuzendari* 3,1 elkarte-zuzendari: Episkopoi direlakoek nolabaiteko zuzendari-kargua dute elkartean; baina ez dago hauen kargua eta presbiteroi/arduradun (ik. 4,14 oh.) direlakoek dutena zuzen eta zehatz bereizterik; ik. Eg 20,28 eta Flp 1,1 oh.izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela. 2 Baina zuzendariak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua* 3,2 behin bakarrik ezkondua: H.h., emazte bakarreko gizona. Honela ere uler daiteke: emazteari leial zaiona edo emazte bakarrarekin ezkondua., neurritsu, zentzudun, gizabidetsu, ostatu-emaile, irakasteko trebe; 3 ez ardozale, ezta sesiozale ere, bihozbera baizik, baketsua eta ez diruzalea. 4 Bere etxea ongi gobernatzen eta seme-alabak mendetasunean eta errespetuan hezten jakin behar du; 5 izan ere, nola izango du Jainkoaren elkartearen ardurarik bere etxea gobernatzen ez dakienak? 6 Ez bedi kristauberri izan, harropuztu eta deabrua bezala gaitzetsia izan ez dadin. 7 Kristau ez direnen artean ere izen ona izan behar du, desohorean eta deabruaren sareetan eror ez dadin.

Diakonoak

8 Diakonoak* 3,8 Diakonoak: Jatorriz, hitzak zerbitzari/laguntzaile esan nahi du (ik. Flp 1,1 oh.). Hemen, behartsu eta gaixoak zaintzeko ofizialki jarriak zeudenak adierazten ditu (ik. Eg 6,1 oh.). Baina diakonoak, arian-arian, zuzendarien laguntzaile bihurtuz joan ziren irakaspen- eta kultu-zereginetarako ere.ere agurgarri eta hitzeko gizon izan daitezela, ez ardozale, ezta irabazi zikinei emanak ere; 9 gorde bezate kontzientzia garbiz Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia* 3,9 Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia: H.h., fedearen misterioa.. 10 Lehenik, izan bitez aztertuak eta, gero, akats gabe badira, bete bezate diakonotza-zerbitzua. 11 Emakumeek* 3,11 Emakumeek: Diakono ziren emakumeak segur aski, eta ez diakonoen emazteak (ik. Erm 16,1 oh.).ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri. 12 Diakonoak izan bitez behin bakarrik ezkonduak* 3,12 behin bakarrik ezkonduak: Ik. 3,2 oh., beren seme-alabak eta etxea ongi gobernatzen dakitenak; 13 zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.

Gure erlijioaren misterioa

14 -15 Zu ikustera laster joango naizela espero dut; hala ere, badaiteke luzatzea eta horregatik idazten dizut, jakin dezazun nola jokatu Jainkoaren etxean, egiaren zutoin eta oinarri den Jainko biziaren elizan. 16 Ezbairik gabe, handia da gure erlijioaren misterioa:
Kristo* 3,16 Kristo: Jatorrizkoak hau dio besterik gabe, Kristoren ordez dagoelarik. Baina beste testu-tradizio batek hau (neutroa) dio, aipaturiko erlijioaren misterioari dagokiolarik. Beste eskuizkribu askok Jainkoa diote. Dena den, bertso hauek Kristori buruzko kristau-gorazarre edo fede-aitorpen baten atal dira., gizaki bezala agertua,
Espirituak zintzotzat aitortua,
aingeruek ikusia,
herriei hots egina,
munduan sinetsia,
Jainkoak aintzan hartua.