← Aurrekoa 1 Makabearrak 7 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Demetrio I.a, Siriako errege

(2 M 14,1-10)

1 Seleukotarren agintealdiko ehun eta berrogeita hamaikagarren urtean, Seleukoren seme Demetriok Erromatik ihes egin eta Siriako itsasertzeko hiri batera* 7,1 151. urtea: K.a. 161a. // Erromatik ihes: Ik. 1,10 oh. K.a. 175ean, bere osaba Antioko IV.a Epifanesen ordez bahituran gelditzeko, Erromara eraman zuten Demetrio; 161. urtean egin zuen ihes Erromatik, Apoloniok lagundurik (ik. 10,69). // itsasertzeko hiri bat: 2 M 14,1 tx.ean esaten denez, Tripoli da hiri hori. Erromatarrek hurrengo urtean ezagutuko zuten erregetzat Demetrio, Demetrio I.a Soter («Salbatzailea») izena emanez.jo zuen gizataldetxo batekin, eta han bere erregealdia hasi. 2 Bere aurrekoen jauregian sartzeko zegoela, gudari-taldeak atzeman egin zituen Antioko eta Lisias, errege berriaren aurrera eramateko. 3 Demetriok, hori jakitean, esan zuen: «Ez ditut ikusi ere egin nahi». 4 Gudari-taldeak, orduan, hil egin zituen eta errege-aulkian eseri zen Demetrio.

Bakides eta Alkimo Judasen aurka

5 Orduan, israeldar lege gabeko eta lege-ukatzaile guztiek Demetriogana jo zuten, apaiz nagusi izan nahi zuen Alkimo* 7,5 Alkimo: Izen hau hebreeraz Eliakim da. Alkimo Jakimen, hamabigarren apaiz-taldeko buruzagiaren, ondorengoetakoa zen (ik. 1 Kro 24,12). // apaiz nagusi: Greziarren agintealdian erregeak izendatu ohi zuen apaiz nagusia (ik. 10,20; 2 M 4,7.10.24); baina apaiz-senitarteen artekoak hautatu behar zituzten nahitaez.gidari zutela. 6 Erregearen aurrean herriaren kontra salakuntzak egin zituzten, esanez: «Judasek eta beronen anaiek hil egin dituzte zure aldeko guztiak eta gu geure herrialdetik egotzi. 7 Bidali, bada, zeure konfiantzazko norbait, gure artean eta erregearen menpeko lurraldean Judasek eta anaiek egin duten hondamena ikus dezan. Zigor ditzala haiek eta beraien laguntzaile guztiak». 8 Erregeak Bakides hautatu zuen. Erregearen adiskideetako bat zen, Eufrates ibaiaz beste aldera* 7,8 Eufrates ibaiaz beste aldera: Transeufratina deitzen zuten lurraldea, Eufrates ibaitik Egiptorainokoa.zeuden lurraldeetako gobernaria, gizon handia erreinuan eta leiala erregearentzat. 9 Honek Alkimo traidorearekin batera bidali zuen Bakides; Alkimo apaiz nagusi izendatu zuen eta israeldarren mendekua egiteko agindu zion. 10 Gudaroste handi batekin abiatu ziren. Judea herrialdera heldurik, mezulariak igorri zizkieten Judasi eta anaiei gezurrezko bake-eskaintzak egitera. 11 Judasek eta anaiek, ordea, ez zituzten ontzat hartu haien hitzak, gudaroste handiarekin zetozela ikusi baitzuten. 12 Hala ere, lege-maisuen talde bat Alkimo eta Bakidesekin bildu zen, irtenbide egokia aurkitzeko. 13 Israeldarren artean asidearrak* 7,13 asidearrak: Ik. 2,45 oh. Judasen gudalagun izan ziren, matxinada hastean; baina gero, askatasun erlijiosoa aski segurtatua zegoela iruditu zitzaienean, utzi egin zuten.izan ziren bakea eskatzen lehenak. 14 Hau zioten: «Aaronen jatorriko apaiza etorri da gudarostearekin. Ez digu inolako bidegabekeriarik egingo». 15 Bakidesek, onez mintzatu eta zin eginez, esan zien: «Ez dizuegu inolako gaitzik egingo, ez zuei, ez zuen aldekoei». 16 Sinetsi egin zioten. Baina Bakidesek haietako hirurogei hartu eta egun berean hil zituen. Horrela bete zen Liburu Santuak dioena: 17 «Jerusalemen inguruan barreiatu dituzte zure santuen gorpuak eta beraien odola isuri, eta ez die inork ere lur eman». 18 Orduan, herri guztiak, ikaraz eta beldurrez, zioen: «Jendaila hori ez dabil ez egiaz, ez zuzentasunez, hautsi egin baititu eginak zituen hitzarmena eta zina». 19 Bakidesek, Jerusalemdik alde egin eta Bet-Zait* 7,19 Bet-Zait: Bet-Surretik iparraldera 6 km-ra.deritzan herrian ezarri zuen kanpalekua. Han, berarengandik ihes eginiko asko eta herri hartako zenbait harrapatu, lepoa moztu eta hango osin handira bota zituen. 20 Gero, eskualde hura Alkimoren ardurapean ipini eta, Alkimo zaintzeko gudari-taldea utzirik, erregeagana joan zen Bakides. 21 Alkimok borroka egin zuen, apaizgo nagusia bere esku izateko. 22 Herriaren nahasle guztiak bildu zitzaizkion eta, Judea lurraldeaz jabeturik, kalte handia egin zioten Israeli. 23 Alkimok eta beronen aldekoek israeldarrei jentilek beraiek baino ere kalte handiagoak egiten zizkietela ikusirik, 24 Judeako eskualde guztietan zehar ibili zen Judas, traidoreak zigortuz eta herrialde hartan ibiltzea eragotziz. 25 Judas eta beronen aldekoak geroz eta indartsuago zirela eta ezin ziela aurre egin ikustean, Alkimok erregeagana itzuli eta salakuntza maltzurrak egin zizkion haien kontra.

Nikanorren egitekoa

(2 M 14,5-36)

26 Demetrio erregeak bere gudalburu ospetsuenetako bat, Nikanor* 7,26 Nikanor: Lehen ere garaitua zuen Judasek Nikanor (ik. 3,38 eta 4,12-15)., bidali zuen judu-herria suntsitzera. Nikanorrek gorroto bizia zion Israeli. 27 Gudaroste handi batekin Jerusalemera heldu zenean, gezurrezko bake-mezua bidali zien Nikanorrek Judasi eta anaiei, esanez: 28 «Ez diezaiogun borrokarik egin elkarri. Adiskide gisa joango natzaizue ikustera, gizon banaka batzuk harturik». 29 Joan zen, beraz, Judasengana eta biek adiskide gisa hartu zuten elkar. Etsaiak, ordea, prest zeuden Judas bahitzeko. 30 Nikanor asmo gaizto horrekin zetorkiola ohartzean, Judasek, haserreturik, ez zuen gehiago ikusi nahi izan. 31 Nikanorrek, berriz, bere asmo txarra igarri ziotela konturaturik, Judasen kontrako borrokari ekin zion Kafarsalaman* 7,31 Kafarsalama: Adasatik 4 km-ra (ik. 40. tx.eko oh.).. 32 Nikanorren gudarosteko bostehun gizon inguru erori ziren; gainerakoek Daviden Hirira* 7,32 Daviden Hiria: Ik. 1,33 eta oh. Artean atzerritarren esku zegoen.egin zuten ihes.

Nikanor mehatxuka tenpluaren aurka

33 Gertakari hauen ondoren, Nikanor Sion mendira igo zen. Zenbait apaiz eta herriko arduradun adiskide gisa ongietorria egitera atera zitzaion santutegitik; erregearen alde eskaintzen zen oparia ere erakutsi nahi zioten. 34 Nikanorrek, ordea, barre eta burla egin zien, iraindu* 7,34 iraindu: Tenplurantz txistua botaz.eta lotsagabekeriaz mintzatu zitzaien, 35 zin hau, haserre, eginez: «Judas eta beronen gudarostea oraintxe bertan ematen ez badizkidazue, hurrengoan garaile etortzean, su emango diot tenplu honi». Eta haserre bizian alde egin zuen. 36 Apaizek, berriro sartu eta aldare eta santutegiaren aurrean zutik, oihu egin zuten negarrez: 37 «Zeuk aukeratu duzu toki hau, zuri deitzeko eta zure herriak otoitzak eta eskariak egiteko etxe izan dadin. 38 Zigor itzazu gizon hori eta berorren gudarostea. Eror bitez ezpatapean. Oroit zaitez horiek botatako biraoez eta ez eman atsedenik».

Nikanor garaitua eta hila

(2 M 15,1-36)

39 Jerusalemdik alde egin eta Bet-Horonen ezarri zuen Nikanorrek kanpalekua; han siriar gudari-talde bat bildu zitzaion. 40 Judasek, berriz, Adasan* 7,40 Adasa: Jos 15,37 tx.ean Hadaxa eta 2 M 14,16 tx.ean Desau deitua; Jerusalemdik iparraldera 8 km-ra zegoen, Bet-Horonerako bidean (ik. 3,16 oh.).ezarri zuen berea hiru mila gizonekin. Eta otoitz hau egin zuen: 41 «Asiriarren errege Senakeribek bidalitako haiek* 7,41 Senakeribek bidalitako haiek: Ik. 2 Erg 19,35.zure kontra biraoka jardun zutenean, zure aingeruak etorri eta haietako ehun eta laurogeita bost mila lagun hil zituen. 42 Orain ere, bada, desegin ezazu aurrean dugun gudaroste hori. Eta bizirik geldi daitezenek jakin bezate, Nikanorrek biraoak bota dituela zure tenpluaren kontra. Zigor ezazu merezi duen heinean». 43 Adar hilaren hamahiruan* 7,43 Adar hilaren 13an: K.a. 160ko martxoaren 28 inguruan.ekin zioten bi gudarosteek borrokari. Nikanorren gudarostea menderatua gertatu zen, eta Nikanor bera hil zen lehena. 44 Nikanor hila zela ikusirik, haren gudariek armak bota eta ihes egin zuten. 45 Juduak haien ondoren ibili ziren egun osoko bidean, Adasatik Gazararaino* 7,45 Gazara: Hebreeraz Gezer (ik. 4,15 oh.)., haien atzetik turutaz deiadar eginez. 46 Judu-herrixketako jendeak, atera eta ihesi zihoazenak inguratuz, batzuei besteen kontra bultza egin zien. Denak hil ziren ezpataz; ez zen bat ere gelditu. 47 Juduek ondasunak harrapakin gisa hartu, Nikanorri burua eta eskuineko eskua* 7,47 Talioi-legearen aplikazioa da (ik. Ir 21,25).–harrokeriaz luzatu zuen hura– moztu eta Jerusalemera eraman zituzten, erakusteko. 48 Herriak, bozkarioz beterik, jai handia egin zuen egun hartan. 49 Eta egun hura, Adar hilaren hamahirua, urtero* 7,49 Adar hilaren 13a urtero: Jaiegun honi Nikanorren Eguna esan ohi zioten (ik. 2 M 15,36), baina berehala galdu zen jai hau.ospatzea erabaki zuten. 50 Ondoren, alditxo batez bakea izan zuten Judea herrialdean* 7,50 2 M liburua gertaera hauekin bukatzen da..