Rubenen ondorengoak

1 Rubenen ondorengoak. Ruben zen Israelen lehen-semea, baina, bere aitaren emazteetariko batekin oheratu zenez* 5,1 Has 35,22 tx.ean kontatzen dena aipatzen da hemen., lehen-semetzaren eskubidea Joseren ondorengoei eman zieten, Jose ere Israelen seme baitzen. Beraz, Ruben ez zuten aurrerantzean lehen-semetzat hartu. 2 Juda izan zen ospetsuena bere anaien artean eta berarengandik sortuko zen errege izango zena; hala ere, lehen-semetzaren eskubidea Joseri eman zioten. 3 Hona hemen, Israelen lehen-seme zen Rubenen semeak: Henok, Palu, Hetzron eta Karmi. 4 Joelen* 5,4 Joel: Ez da aipatzen Rubenen ondorengoen artean; antzinako zenbait itzulpenek Karmiren semetzat jotzen dute.ondorengoak: Xemaias, honen seme Gog, honen seme Ximei, 5 honen seme Mika, honen seme Raias, honen seme Baal, 6 honen seme Beera, rubendarren buruzagia, Asiriako errege Tiglat-Pilneserrek* 5,6 Tiglat-Pilneser: 2 Erg 15,29 tx.ean Tiglat-Pileser deituriko errege asiriarra da.erbesteratua. 7 Beeraren senideak, senitartez senitarte eta oinik oin izendatuak, honako hauek izan ziren: lehena Jeiel, bigarrena Zakarias 8 eta azkenik Bela, Azaz-en semea; hau Xemaren* 5,8 Xema hau, segur aski, 4. tx.eko Xemaias bera dateke.semea zen; Xema, berriz, Joelena. Rubendarrak Aroertik hasi eta Nebo mendira eta Baal-Meon hiria bitarteko lurraldean bizi ziren. 9 Ekialderantz, Eufrates ibaiaren eta beraien lurraldearen bitartean dagoen basamortuaren hasieraraino bizi ziren, artalde handiak baitzituzten Galaad* 5,9 Galaad: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen, rubendarren eskualdeaz iparraldera; baina baliteke antzina hegoalderagoko eskualdeari ere izen hori emana izatea.deritzan lurralde hartan. 10 Saulen garaian, agartarren* 5,10 agartarrak: Ismaelen ama zen Agarren (Has 16,15) ondorengoak ziren, arabiar jatorrikoak.kontra borroka egin eta menderatu egin zituzten; gero, haien bizitokietan gelditu ziren, Galaadeko ekialde osoan.

Gaden ondorengoak

11 Gaden ondorengoak rubendarren iparraldean bizi ziren, Baxan lurraldean, Salka-raino* 5,11 Baxan lurraldea: Genesaret aintziraren ekialdera eta Galaaden iparraldera dagoen lurraldea da. // Salka: Aintziraz ekialdera 100 km ingurura zegoen hiria.. 12 Joel izan zen lehen ondorengoa, Xafam bigarrena; ondoren, Janai eta Xafat, Baxanen. 13 Haien senideak senitartez senitarte, honako zazpi hauek izan ziren: Mikael, Mexulam, Xeba, Jorai, Jaekan, Zia eta Eber. 14 Hauek guztiak Abihailen semeak izan ziren; Abihail, berriz, Hurirena; hau Jaroahena; hau Galaadena; hau Mikaelena; hau Jexixairena; hau Jahdorena eta hau Buz-ena. 15 Abdielen seme eta Guniren biloba zen Ahi izan zuten buru senitarte haiek. 16 Galaad eta Baxan lurraldeetan eta hauen inguruetan bizi ziren Gaden ondorengoak, Xarongo* 5,16 Xaron: Ez da Palestinaren mendebaldera, Karmel mendiaren hegoaldera, dagoen lautada, Jordan ibaiaz ekialdeko lurralde bat baizik.larreen azken mugetaraino. 17 Senitarte hauek guztiak Judako errege Jotam eta Israelgo errege Jeroboamen* 5,17 Jeroboam: Jeroboam II.a da, K.a. 787tik 747ra Israelgo errege izana.garaian sartu zituzten erroldan.

Ekialdeko leinuen gudarostea

18 Ruben eta Gaden leinuek eta Manasesen leinu erdiak berrogeita lau mila zazpiehun eta hirurogei gudari bizkor zituzten, babeskia, ezpata eta uztaia erabiltzen ikasiak, guduan trebatuak eta borrokara ateratzeko gai. 19 Eta hagartarren kontra eta Jatur, Nafix eta Nodaben* 5,19 Jatur, Nafix, Nodab: Arabiar leinu batzuen izenak.kontra ere borrokatu ziren. 20 Borrokatzen ari zirelarik, laguntza eskatu zioten Jainkoari, eta Jainkoak entzun egin zien, berarengan uste ona izan zutelako. Horrela menderatu ahal izan zituzten hagartarrak eta berauen lagunak. 21 Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso. 22 Gizon asko erori zen hilik, Jainkoa izan baitzuten israeldarrek guduan gidari. Eta haien lurraldean gelditu ziren bizitzen erbestealdia arte* 5,22 erbestealdia arte: Hau da, asiriarrek K.a. 733. urte inguruan eskualde hura hartu zuten arte..

Manasesen ekialdeko leinu erdia

23 Manasesen beste leinu erdia Baxan lurraldetik hasi eta iparralderantz Baal-Hermon, Senir* 5,23 Baal-Hermon eta Senir: Hermon mendiko toki jakinak dira (ik. Dt 3,9).eta Hermon mendiraino zabaldu zen, ugari baitziren. 24 Hona hemen haien senitarteburuen izenak: Efer, Ixei, Eliel, Azriel, Jeremias, Hodabias eta Jahdiel; gizon adoretsu eta ospetsuak, eta denak senitarteburu. 25 Baina desleial izan ziren beren arbasoen Jainkoarekiko, eta beraiek sartu ahala Jainkoak hondatu zituen herrien sasijainkoak gurtu zituzten. 26 Horregatik, Israelen Jainkoak Pul, hau da, Tiglat-Pileser Asiriako erregeari eragin zion, rubendarrak, gadtarrak eta Manasesen leinu erdi hura erbestera* 5,26 Pul eta Tiglat-Pileser: K.a. 747 eta 727 bitartean Asiriako errege izanaren bi izenak dira (ik. 5,6 oh.). // Tx. honetan aipatzen den erbesteratzea 721ean Salmanasar eta Sargon errege asiriarrek Samaria hartzean egina da (2 Erg 15,19-20.29), eta ez Tiglat-Pilneserrek 733an Jordanez ekialdeko jendeari egina (ik. 2 Erg 17,3-6 eta oh.).eraman zitzan. Eta Halah, Habor eta Hara lurraldeetara eta Gozango ibai ondora erbesteratu zituen; han bizi dira gaurdaino.

Lebiren ondorengoak: apaiz nagusiak

(Zen 26,59-60)

27 Hona hemen Lebiren semeak: Gerxon, Kehat eta Merari. 28 Kehaten semeak: Amram, Itzhar, Hebron eta Uziel. 29 Amramen semeak: Aaron, Moises eta Miriam; Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar. 30 Eleazarrek Pinhas sortu zuen; Pinhasek Abixua; 31 Abixuak Buki; Bukik Uzi; 32 Uzik Zerahias; Zerahiasek Meraiot; 33 Meraiotek Amarias; Amariasek Ahitub; 34 Ahitubek Tzadok; Tzadokek Ahimaatz; 35 Ahimaatzek Azarias; Azariasek Johanan; 36 Johananek Azarias. Hau, Salomonek Jerusalemen eraiki zuen tenpluan apaiz izan zen. 37 Azariasek Amarias sortu zuen; Amariasek Ahitub; 38 Ahitubek Tzadok; Tzadokek Xalum; 39 Xalumek Hilkias; Hilkiasek Azarias; 40 Azariasek Seraias; Seraiasek Jotzadak; 41 Jotzadak hau ere eraman egin zuten, Nabukodonosor erregeak, Jainkoaren eraginez, Juda eta Jerusalemgo jendea erbesteratu zuenean.