1 Gerora, Davidek filistearren kontra borroka egin eta menderatu egin zituen. Gat hiria eta hango inguruak kendu zizkien filistearrei.2 Moabdarrei eraso eta bere menpean hartu zituen, zergapeko eginez.3 Hamat inguruan dagoen Tzoba* 18,3 Tzoba eta gainerako hiriei buruz, ik. 2 Sm 8,1-14 oh.ak.lurraldeko errege Hadadezerri ere oldartu zitzaion, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.4 Mila guda-gurdi, zazpi mila zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion Davidek; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.5 Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera etorri ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.6 Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.7 Hadadezerren ofizialek zeramatzaten urrezko babeskiez jabetu eta Jerusalemera eraman zituen Davidek.8 Hadadezerren hiri ziren Tibhat eta Kun-dik brontze ugari hartu zuen Davidek. Gerora, brontze horrekin «brontzezko itsasoa» zeritzan uraska, zutabeak eta tenpluko tresnak egingo zituen Salomonek* 18,8 2 Sm 8,8 tx.a ez da bukatzen hemengo tx.a bezala. Tenpluaren eraikuntza kontuan duelako eransten du Kronikariak albiste hau..9 Davidek Tzobako errege Hadadezerren gudaroste osoa hondatua zuela jakitean, Hamateko errege Tou-k* 18,9 Tou: 2 Sm 8,9 tx.ean Toi deritza.10 bere seme Hadoram bidali zion David erregeari, agurtzera eta Hadadezerren kontra borroka egin eta menderatu zuelako zorionak ematera; Tou eta Hadadeze, izan ere, gerran ziren elkarren aurka. Hadoramek urrezko, zilarrezko eta brontzezko tresna ugari eraman zion Davidi,11 eta honek Jaunarentzat eskaini zituen, menpean hartutako herri guztiei –edomdarrei* 18,11 edomdarrak: 2 Sm 8,12-13 tx.etan aramearrak dio; izan ere, R eta D hizkiak berdintsu idazten dira hebreeraz., moabdarrei, amondarrei, filistearrei eta amalektarrei– hartutako zilarra eta urrea eskainiak zituen bezala.12 Tzeruiaren seme Abixaik* 18,12 Izen hauek ez dira ageri 2 Sm 8,13 tx.ean eta edomdarren garaile David izan zela esaten da.hemezortzi mila edomdar hil zituen Gesal haranean.13 Gobernariak ezarri zituen Davidek Edomen, eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi guztietan.
14 Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.15 Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain* 18,15 agirizain: Honela ere itzul daiteke: oihulari, mezulari.;16 Tzadok, Ahituben semea, eta Abimelek, Abiatarren semea, apaiz; Xabxa* 18,16 Xabxa: 2 Sm 8,17 tx.ean Seraias deritza.idazkari;17 Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak ziren erregearen lehen laguntzaileak.