← Aurrekoa 1 Kronikak 11 Hurrengoa →

David Jerusalemez jabetu

(2 Sm 5,6-10)

4 Davidek, israeldar guztiekin, Jerusalemerantz jo zuen, hau da, Jebusera; lurralde hartan bizi ziren jebustarrak. 5 Hauek esan zioten Davidi: «Ez haiz hona sartuko». Hala ere, jabetu zen David Siongo gotorlekuaz, gerora «Daviden Hiri» deituko zenaz. 6 Esana zuen Davidek: «Jebustar bat hil dezan lehenengoa buruzagi eta gudalburu eginen dut». Tzeruiaren seme Joab izan zen lehenengoa erasotzen; horregatik, erregeak bera egin zuen buruzagi. 7 David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen; horregatik, «Daviden Hiri» deitu zuten. 8 Inguru guztian hiria eraiki zuen, Milo* 11,8 Milo: Ik. 1 Erg 9,15 eta oh.deritzan lubetatik barnerantz; bitartean, Joabek hiriko beste alderdiak berriztatu zituen. 9 David geroz eta indartsuago egiten ari zen, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.