5 Jafeten semeak: Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras.6 Gomerren semeak: Axkenaz, Difat* 1,6 Difat: Has 10,3 tx.ean Rifat deritza; izan ere, R eta D hizkiak oso antzekoak dira hebreeraz.eta Togarma.7 Jabanen semeak: Elixa, Tarsis, Kitim eta Rodanim.8 Kamen semeak: Kux, Mitzraim* 1,8 Kux, Mitzraim: Zenbait itzulpenetan Etiopia, Egipto ageri dira., Put eta Kanaan.9 Kuxen semeak: Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka; Raemaren semeak: Saba eta Dedan.10 Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehen gizon boteretsua munduan.11 Mitzraimek ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak,12 patrostarrak, kasluhtarrak eta kaftortarrak sortu zituen; azken hauengandik datoz filistearrak.13 Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen,14 baita jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak,15 hibiarrak, arkitarrak, sindarrak,16 arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak ere.17 Semen semeak: Elam, Axur, Arpakxad, Lud, Aram, Utz* 1,17 Has 10,23 eta grekozko antzinako itzulpenaren arabera, zerrenda Aram izenarekin bukatzen da eta hurrengoa honela hasten: Aramen semeak: Utz, Hul… Eta azkenaren izena Mexek., Hul, Geter eta Mexek.18 Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber.19 Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg zuen izena, hau da, «Zatiketa», haren garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.20 Joktanen semeak: Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah,21 Hadoram, Uzal, Dikla,22 Eval, Abimael, Xeba,23 Ofir, Habila eta Jobab; hauek guztiak Joktanen seme ziren.