1 Kronikak 1 Hurrengoa →
34 Abrahamek Isaak ere sortu zuen. Isaaken semeak Esau eta Israel* 1,34 Israel: Jakoben beste izena (ik. Has 32,29 eta oh.). Kronikak liburuetan Jakobi beti Israel deritza.izan ziren. 35 Esauren semeak: Elifaz, Reuel, Jeux, Jalam eta Korah. 36 Elifazen semeak: Teman, Omar, Tzefi, Gatam, Kenaz, Timna eta Amalek. 37 Reuelen semeak: Nahat, Zerah, Xama eta Miza. 38 Seirren semeak: Lotan, Xobal, Tzibon, Ana, Dixon, Etzer eta Dixan. 39 Lotanen semeak: Hori eta Homam. Lotanek arreba bat zuen: Timna. 40 Xobalen semeak: Alian* 1,40 Alian: Has 36,23 tx.ean Alban deritza., Manahat, Eval, Xefi eta Onam. Tzibonen semeak: Aia eta Ana. 41 Anaren semea: Dixon. Dixonen semeak: Hamran, Exban, Jitran eta Keran. 42 Etzerren semeak: Bilhan, Zaaban eta Jaakan. Dixonen semeak: Utz eta Aran.

Edomdarren errege eta leinuburuak

(Has 36,31-43)

43 Hona hemen Edom lurraldean izan ziren erregeak, israeldarrek erregerik izan aurretik: Bela, Beorren semea, Dinhaba hirikoa; 44 Belaren ondoren Jobab, Zerahen semea, Botzrakoa; 45 Jobaben ondoren Huxam, temandarren lurraldekoa. 46 Huxamen ondoren Hadad, Bedaden semea, Abitekoa. Honek menderatu zituen madiandarrak Moab lurraldean. 47 Hadaden ondoren Zamla, Masrekakoa; 48 Zamlaren ondoren Saul, Rehobot-Naharrekoa* 1,48 Rehobot-Naharrekoa: Hebreeraz nahar hitzak ibai esan nahi du; hemen, segur aski, Eufrates ibaia aipatzen du testuak.; 49 Saulen ondoren Baal-Hanan, Akbor-en semea; 50 Baal-Hananen ondoren Adar, Pau hirikoa. Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena. 51 Hadaden ondoren, leinuburuek gobernatu zuten Edom; hona hemen leinuburu haien izenak: Timna, Alia, Jetet, 52 Oholibama, Ela, Pinon, 53 Kenaz, Teman, Mibtzar, 54 Magdiel eta Iram. Hauek izan ziren Edomgo leinuburuak.