← Aurrekoa 1 Korintoarrei 2 Hurrengoa →
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Pauloren mintzaira, jakintsuena ez bezalakoa

1 Horregatik, senideok, nik ere, Jainkoaren salbamen-asmoa* 2,1 salbamen-asmoa: H.h., Jainkoaren misterioa. Zenbait eskuizkribuk misterioaren ordez testigantza dio.iragartzera joan nintzaizuenean, ez nizuen hitz egin giza jakinduriazko hizkera landua erabiliz. 2 Izan ere, zuen artean ez nuen ezer jakin nahi izan, Jesu Kristo, eta berau gurutziltzatua, izan ezik. 3 Horregatik, ahul eta beldurrez dar-dar aurkeztu nintzen zuen aurrean. 4 Nire hitza eta predikua ez ziren giza jakinduriazko argudiotan oinarritu, Espirituaren indarrean baizik, 5 horrela, zuen sinesmena Jainkoaren indarrean oinarri zedin eta ez giza jakindurian.

Espiritua eta Pauloren kristau-jakinduria

6 Hala ere, sinesmen helduko kristauei jakinduria irakasten diegu guk ere; baina jakinduria hori ez da mundu honetakoa, ezta laster galduko diren mundu honetako agintariena ere* 2,6 agintariena: Paulo hemen, segur aski, naturaz gaindiko gaitzaren botereez eta, era berean, berorien bitarteko diren giza botereez ari da.. 7 Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana. 8 Mundu honetako agintarietatik batek ere ez du jakinduria hori ezagutu, zeren, ezagutu izan balute, ez baitzuketen gurutziltzatuko Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna* 2,8 Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna: H.h., aintzaren Jauna, Jesus alegia. I.Z.ean aintza Jainkoaren atributu berezia da, haren handitasun paregabea eta presentzia distiratsua adierazten dituena. Paulok Kristori egozten dio jainkozko aintza hori.. 9 Baina, Liburu Santuak* 2,9 Liburu Santuak: Paulok askatasunez aipatzen du Liburu Santua, Is 64,3 eta Jr 3,16 elkartuz.dioen bezala, inork ikusieta entzun ez duena,gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana, 10 horixe agertu digu Jainkoak Espirituaren bidez. Espirituak, izan ere, guztia aztertzen du, baita Jainkoaren barne-sakona ere. 11 Nork ezagut dezake gizakiaren barru-barrua, bere baitan duen giza espirituak baizik? Era berean, Jainkoaren barrua ere ez dezake inork ezagut Jainkoaren Espirituak izan ezik. 12 Eta guk ez dugu munduko espiritua hartu, Jainkoarengandik datorrena baizik; honela, Jainkoak eman dizkigun dohainak ezagut ditzakegu. 13 Gauza hauetaz ez dugu giza jakinduriak irakatsitako hizkeraz hitz egiten, Espirituak irakatsitakoaz baizik, espirituzko gaiak Espiritua hartu duten gizon-emakumeei adieraziz* 2,13 Tx.eko testua iluna da bere trinkotasunagatik, eta hainbat itzulpen desberdin eman dakizkioke.. 14 Espiritu gabeko gizakiak* 2,14 Espiritu gabeko gizakia: Bere berezko ahalbide eta argi hutsez ari den gizakia esan nahi da, Jainkoaren Espirituak gidatu gabea, alegia.ez du onartzen Jainkoaren Espirituari dagokiona; horrek ez du zentzurik berarentzat eta ezin du ulertu, Espirituaren argitan bakarrik juzga daiteke eta. 15 Espiritua duenak , berriz, dena juzgatzen du; bera, ordea, ez dezake inork juzga.
16 Nork ezagutu du
Jaunaren pentsamendua?
Nork irakats diezaioke? Guk, ordea, Kristoren pentsamendua dugu.