1 Jerusalemgo fededunentzat* 16,1 fededunentzat: H.h., santuentzat; ik. 2 Ko 8,4 oh.egin beharreko diru-bilketari dagokionez, egin zuek ere Galaziako eliz elkarteei agindu niena.2 Igandero* 16,2 Igande: H.h., Asteko lehen egun; Kristoren piztuerari sagaraturiko eguna, juduen larunbataren ordez kristauek batzar santuz ospatzen zutena., eman dezala bakoitzak bere borondatez aurreratu ahal izan duena; horrela, ni joango naizenean, ez dugu diru-bilketa egiten ibili beharrik izango.3 Ni heltzean, ziurtagiriak eman eta Jerusalemera bidaliko ditut zuek aukeratuak, zuen erregalua eramatera.4 Eta ni joatea on bada, elkarrekin joango gara.
Pauloren ibilaldi-asmoak
5 Mazedoniatik igaro ondoren joango naiz zuenera, Mazedonian barrena egin behar baitut bidaia.6 Badaiteke zuekin gelditzea eta, beharbada, negu osoan; gero, noranahi joango naizela ere, bidaiari jarraitzeko laguntza eman ahal izango didazue.7 Oraingo honetan ez zaituztet bidenabar bakarrik ikusi nahi. Badut itxaropen luzaroxeago egongo naizela zuekin, Jaunak hala nahi badu.8 Baina Efeson geldituko naiz Mendekoste arte,9 lan handia egiteko aukera ederra egokitu baitzait, nahiz eta asko izan aurka jarri direnak.10 Timoteo joango balitz, hartzazue ongi, zuen artean uzkurtua egon ez dadin, bera ere ni bezala Jaunaren lanean ari baita.11 Ez dezala inork gutxiets. Emaiozue laguntza niregana etortzeko bidaiari bakean jarrai diezaion, haren zain bainago senideekin* 16,11 senideekin: Hitz hau jatorrizkoan Paulorekin zein Timoteorekin lot daiteke.batera.12 Apolo anaiari dagokionez, behin eta berriz eskatu nion senideekin zuengana joateko, baina oraingoz ez du joan nahi izan. Joango da, egokiera izango duenean.
Eskabideak
13 Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.14 Egin dezazuen guztia egin maitasunez.15 Senideok, eskabide bat egin behar dizuet: badakizue Estebanen etxekoak izan direla Akaiako* 16,15 Akaia: Ik. Erm 15,26 oh.lehen kristauak, eta fededunen zerbitzura eman dituztela beren buruak.16 Jar zaitezte horrelako pertsonen gidaritzapean eta horiena bezalako lanean saiatzen diren guztienean.17 Pozik nago Esteban, Fortunato eta Akaiko etorri direlako, haiek bete baitute zuen hutsunea,18 eta lasaitu egin gaituzte, bai neu eta bai zuek. Izan, beraz, esker oneko horrelako horiekin.
Azken agurra
19 Asia probintziako* 16,19 Asia: Ik. Erm 16,5 oh.eliz elkarteek agurtzen zaituztete. Agur beroa Jaunaren izenean Akila eta Priska eta hauen etxean biltzen den eliz elkartearen partetik.20 Goraintziak, azkenik, senide guztien partetik. Agur ezazue elkar besarkada santuaz.21 Azken agurra neure eskuz idazten dizuet: Paulok.22 Madarikatua Jauna maite ez duena! Marana tha* 16,22 Marana tha: Arameerazko hitzak dira, eukaristi otoitzean erabiltzen zirenak. Maran atha ere irakur daitezke, eta honela itzuli: Jauna badator!! (Zatoz, Jauna!).23 Jesus Jaunaren grazia izan bedi zuekin.24 Denok maite zaituztet Jesu Kristoren baitan.