KRISTAUEN PIZTUERA (15,1-58)
Kristoren piztuera
1 Senideok, irakatsi nizuen berri ona oroitarazten dizuet. Zuek onartu egin zenuten, hartan sendo oinarrituak zaudete 2 eta salbatu ere harexek salbatzen zaituzte, nik iragarri nizuen bezala eusten badiozue. Bestela, alferrik sinetsiko zenuten. 3 Neuk hartu nuena bera eskualdatu nizuen lehen-lehenik, hau da: Kristo gure bekatuengatik hil zela, Liburu Santuek esan bezala; 4 hobiratu egin zutela eta hirugarren egunean piztu egin zela, Liburu Santuek esan bezala; 5 Pedrori* 15,5 Pedro: Jatorrizkoan, Pedro ordez Kefa arameerazko izena dator.agertu zitzaiola, eta ondoren Hamabiei; 6 gero, bostehun eta gehiago senideri agertu zitzaien batera; haietatik gehienak bizirik daude oraindik, batzuk hil badira ere; 7 gero, Santiagori agertu zitzaion, ondoren apostolu guztiei. 8 Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu zitzaidan, garaiz kanpo jaiotako haurra* 15,8 garaiz kanpo jaiotako haurra: H.h., abortua. Paulok, bera kristautasunera bihurtzearen anormaltasuna agertu nahi du, eta bere ezgaitasuna, kristauen pertsegitzaile izan zelako.bezalakoa naizen honi; 9 izan ere, apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen. 10 Baina Jainkoak bere onginahiaz egin nau naizen hau, eta haren onginahia ez da fruiturik gabea izan niregan: beste apostolu guztiek baino lan gehiago egin dut, izan ere; ez, noski, nik, baizik eta Jainkoak nirekin bere onginahiaz. 11 Dena dela, bai haiek eta bai nik, horixe da hots egiten dugun mezua, eta horixe zuek sinetsi duzuena.Gure piztuera
12 Kristo hildakoen artetik piztua dela hots egiten bada, nola esaten dute zuetako batzuek hilak ez direla pizten? 13 Hilak pizten ez badira, Kristo ere ez dago pizturik. 14 Eta Kristo pizturik ez badago, funtsik gabea da gure predikua eta zentzurik gabea zuen sinesmena. 15 Egiaz hilak pizten ez badira, Jainkoak ez zuen piztu Kristo ere; eta, hori horrela bada, gu ere Jainkoaren lekuko faltsu bihurtzen gara, beraren kontra egiten baitugu testigantza, Kristo piztu zuela esatean. 16 Zeren hilak pizten ez badira, Kristo ere ez dago pizturik. 17 Eta Kristo pizturik ez badago, alferrikakoa da zuen sinesmena: zeuen bekatuetan zaudete oraindik. 18 Eta zer esanik ez, hil diren kristauak ere galduak dira. 19 Kristorengan jarria dugun itxaropenak bizitza honetarako bakarrik balio badu, gizaki guztietan errukarrienak gara. 20 Baina ez, piztu da Kristo hildakoen artetik, heriotzatik piztuko direnen aitzindari. 21 Izan ere, heriotza gizon baten bidez etorri zen bezala, gizon baten bidez etorri zen hildakoen piztuera ere. 22 Eta Adamekin duten batasunagatik gizaki guztiak hiltzen diren bezala, Kristorekin duten batasunagatik guztiak itzuliko dira bizira. 23 Baina bakoitza bere garaian: lehenengo Kristo, lehen fruitu bezala; gero, Kristorenak, hau berriro etortzean. 24 Gero, azkena izango da, Kristok, Jainkoaren kontrako nagusitza, aginte eta indar guztiak* 15,24 nagusitza, aginte eta indar: Hiru hitzok Jainkoaren kontrako botere guztiak adierazten dituzte, naturaz gaindikoak nahiz giza mailakoak izan; ik. 2,6 eta Ef 1,21 oh.ezereztu ondoren, Jainko Aitari erreinua emango dionean. 25 Kristok errege izaten jarraitu behar baitu, Jainkoak etsai guztiak haren oinazpian ipini arte. 26 Azkena ezereztuko den etsaia heriotza izango da. 27 Izan ere, gauza guztiakharen menpean jarri ditu Jainkoak.Baina Liburu Santuak, dena haren menpeko dela esatean, ez du, noski, hor sartzen Jainkoa bera, gauza guztiak menpean jarri dizkiona. 28 Jainkoak gauza guztiak menpean jarriko dizkionean, Semea bera menpean jarriko zaio gauza guztiak menpean jarri zizkionari, eta Jainkoa guztietan guztia izango da. 29 Badira zuen artean hildakoengatik bataiatzen direnak* 15,29 hildakoengatik bataiatzen direnak: Ez ditugu ezagutzen jarduera honen izaera eta helburua; Paulok esaten du ez lukeela zentzurik izango hilak piztuko ez balira, baina ez du balio-irizpiderik ematen.. Baina benetan hilak pizten ez badira, zertarako balio du hildakoengatik bataiatzeak? 30 Eta gu, zertarako gabiltza etengabe arriskutan? 31 Senideok, Jesu Kristo gure Jaunari esker, zuek nire harrotasuna zaretela bezain egia da egunero heriotza gainean dudalarik bizi naizela. 32 Efeson basapiztien kontra borroka* 15,32 basapiztien kontra borroka: Inondik ere, piztia horiek zentzu metaforikoan hartzekoak dira.egin nuen hartan, giza helburu hutsez ari izan banintz, zer irabaziko nukeen horrekin? Hilak pizten ez badira,jan dezaguneta edan,
bihar hil behar dugu eta. 33 Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte* 15,33 Lagun txarrek… dituzte: Menandro greziar poetaren bertsoa aipatzen du Paulok.. 34 Etor zaitezte senera eta utzi bekatu egiteari, zuetako batzuek ez baitute ezagutzen Jainkoa. Zeuen lotsarako diotsuet.
Piztutakoen gorputza
35 Norbaitek galde dezake: Eta hilak nola pizten dira? Nolako gorputzez itzuliko dira bizira? 36 Zoro hori, zuk ereindakoa ez da ernetzen aurrez hiltzen ez bada. 37 Eta ereiten duzuna ez da gero haziko den landarea, hazi hutsa baizik, gari-hazia nahiz beste edozein hazi izan. 38 Jainkoak ematen dio haziari berak nahi bezalako forma, bakoitzari dagokiona. 39 Ez dira berdinak gorputz guztiak: gauza bat da gizakiaren gorputza, bestea aberearena, bestea hegaztiena eta bestea arrainena. 40 Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera. 41 Eguzkiaren distira honelakoa da, ilargiarena halakoa eta izarrena bestelakoa. Eta izarrek berek ere ez dute denek distira berdina. 42 Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina; 43 ereiten dena mespretxagarria, pizten dena ospetsua; ereiten dena ahula, pizten dena indartsua; 44 haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa* 15,44 haragizko gorputza… espirituzkoa: Haragizko gorputza giza natura hutsezko izatea da; espirituzkoa, berriz, Jainkoaren Espiritu bizi-emaileak animatutakoa.ere bada. 45 Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia,Adam, izaki bizidun bilakatu zen;azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile. 46 Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator. 47 Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator. 48 Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena. 49 Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara. 50 Senideok, honekin esan nahi dizuet, hezur-mamizko gorputza ezin dela Jainkoaren erreinuaren jabe egin, ezta ustelkorra dena ustelezin denaren jabe ere. 51 Hara, misterio bat adierazten dizuet: ez gara denok hilko, baina izatez aldatuak izango gara denok 52 unetxo batean, begien itxi-ireki batean, azkeneko turuta-hotsarekin batera* 15,52 turuta-hotsa: Sinaitik hasita (ik. Ir 19,16.19), turuta Jainkoaren agerpena adierazten duten osagaietako bat da, baita historiaren azkenean gertatuko den Jainkoaren asmoaren iragarpenaren sinbolo ere (zazpi turutak: Ap 8,6–11,19).. Izan ere, turutak joko du eta hildakoak ustelezin piztuko dira eta gu izatez aldatuak izango. 53 Gure izate ustelkorrak bizi ustelezinez jantzi behar du, eta izate hilkorrak hilezkortasunez. 54 Gure izate ustelkorra bizi ustelezinez jantziko denean, eta izate hilkorra hilezkortasunez, orduan beteko da Liburu Santuak dioena* 15,54 Liburu Santuak dioena: Askatasun handiz aipatzen ditu Paulok Is 25,8 eta Os 13,14.:Behin betikogaldua
gertatu da heriotza.
55 Non duk, Herio, heure garaipena?
Non heure eztena? 56 Heriotza dakarren eztena bekatua da, eta bekatuak legetik hartzen du bere indarra* 15,56 Adierazpen labur hau Erm 5–7 kap.etan garatzen du Paulok. Han ere, hemengoa bezalako esker oneko oihuz bukatzen du adierazpena (ik. Erm 7,24-25).. 57 Eman diezazkiogun eskerrak Jainkoari, halako garaipena ematen digulako Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez! 58 Beraz, senide maiteok, ez aldatu asmoz eta iraun sendo, egunetik egunera Jaunaren lanean gero eta gogotsuago jardunez, jakinik Jaunak ez duela zuen nekea saririk gabe utziko.