← Aurrekoa 1 Erregeak 19 Hurrengoa →

Elias Horeb mendirantz

1 Akabek Jezabeli adierazi zion Eliasek egin zuen guztia eta Baalen profetak oro ezpataz hilarazi zituela. 2 Orduan, Jezabelek mezularia igorri zion Eliasi, esatera: «Zigor nazatela gogor jainkoek, bihar ordu berean bizia kentzen ez badizut, zuk profeta haiei kendu diezun bezala». 3 Beldurtu zen Elias eta ihesi joan, bere bizia salbatzeko. Judako Beer-Xebara* 19,3 Beer-Xeba: Juda erreinuko hegoaldean dagoen hiria.heltzean, bertan utzi zuen bere mutila. 4 Bera, berriz, basamortuan aurrera joan zen eta egun osoan ibili. Azkenean, ipuru baten azpian eseri zen. Heriotza opa zion bere buruari. Hau zioen: «Aski da! Orain, Jauna, hartzazu ene bizia, ez bainaiz ni neure gurasoak baino hobea». 5 Gero, etzan zen eta loak hartu zuen ipuru haren azpian. Hortan, aingeru batek ukitu eta esan zion: «Jaiki eta jan!» 6 Begiratu zuen Eliasek eta horra non ikusten dituen, bere buru aldean, harri goritu baten gainean erretako sutopila eta antoxin bat ur. Jan eta edan ondoren, etzan egin zen berriro. 7 Itzuli zen bigarren aldiz Jaunaren aingerua, ukitu eta esan zion: «Jaiki eta jan, oso bide luzea baituzu». 8 Jaiki zen Elias, jan eta edan zuen, eta janari haren indarrez berrogei egun eta berrogei gau ibili zen, Horeberaino* 19,8 Horeb: Sinai mendiari eman ohi zioten beste izen bat (ik. Ir 3,1 oh.). Dirudienez, pelegrinaje-tokia zen Jainkoaren mendi hau Elias profetaren garaian., Jainkoaren mendiraino. 9 Hara heltzean, leize-zulo* 19,9 leize-zulo: Segur aski, Ir 33,21-23 pasartean esaten denez, Moises egon zeneko leize-zuloa bera.batera sartu eta bertan eman zuen gaua. Jaunak honela egin zion hitz: –Zertan zaude hemen, Elias? 10 Eliasek erantzun: –Jauna, Jainko ahalguztiduna, zureganako maiteminak erretzen nau, israeldarrek zurekiko ituna hautsi dutelako, zure aldareak hondatu eta zure profetak ezpataz hil dituztelako. Ni bakarra gelditu naiz, eta nire bila ere badabiltza bizia kentzeko. 11 Jaunak, orduan: –Irten eta egon zutik mendian, Jaunaren aitzinean; Jauna igaroko da. Jaunaren aurretik haize zakar indartsuak jo zuen; mendiak urratu eta haitzak zartatzen zituen. Jauna, ordea, ez zen haizean. Haizearen ondoren lurrikara izan zen; Jauna, ordea, ez zen lurrikaran. 12 Lurrikararen ondoren, sua; Jauna, ordea, ez zen suan ere. Suaren ondoren, zuzmur apal baten hotsa* 19,12 zuzmur apal baten hotsa: Haize zakarrak, lurrikarak eta suak baino esanahi handiagoa izan zuen Eliasentzat zuzmur apal hark. Jaunaren etorreraren aurreko isiltasun hark Baalen kontrako esanahia ere izan zezakeen, Baal ekaitzaren jainkotzat baitzuten.. 13 Entzun zuenean, Eliasek aurpegia estali zuen bere soingainekoaz; gero, irten eta zutik gelditu zen leizearen ahoan, eta ahots batek galdegin zion: –Zertan zaude hemen, Elias? 14 Eliasek erantzun: –Jauna, Jainko ahalguztiduna, zureganako maiteminak erretzen nau, israeldarrek zurekiko ituna hautsi dutelako, zure aldareak hondatu eta zure profetak ezpataz hil dituztelako. Ni bakarra gelditu naiz, eta nire bila ere badabiltza bizia kentzeko. 15 Jaunak esan zion: –Tira, itzul zaitez zeure bidetik, basamortuan barrena, Damaskoraino. Hara heltzean, gantzutu Hazael* 19,15 Hazael: Jainkoa jende arrotzez ere baliatzen da bere herri bihurria epaitzeko (ik. Jr 27,6).Siriako erregetzat. 16 Gantzutu Nimxiren seme Jehu Israelgo erregetarako. Gantzutu Abel-Meholako Xafaten seme Eliseo* 19,16 Jehu: Ik. 2 Erg 9–10 kap.ak. // Abel-Mehola: Segur aski, Jordan ibaiaz mendebaldera, Jerusalemdik 60 km ipar-ekialdera, zegoen hiria. // Eliseo: Ik. 2 Erg 2–13 kap.ak., zure ondorengo profeta izan dadin. 17 Hazaelen ezpatari ihes egin diezaiona Jehuk hilko du, eta Jehuren ezpatari ihes egin diezaiona Eliseok hilko du. 18 Hala ere, utziko ditut batzuen batzuk neuretzat Israelen: zazpi mila gizon, Baalen aurrean belaunikatu ez diren guztiak, musu eman* 19,18 belaunikatu… musu eman: Gurtza-seinaleak ziren, dirudienez.ez dioten guztiak.

Eliseori deia

19 Joan zen handik Elias eta Xafaten seme Eliseo aurkitu zuen goldean; hamabi idi-pare zituen aurretik, Eliseok hamabigarrena zeramalarik. Ondotik igarotzean, Eliasek bere soingainekoa bota* 19,19 bere soingainekoa bota: Ekintza honek norbaitez jabetzea adierazten zuen eta norbaiti dei egitea (konparatu 2 Erg 2,13-14 pasartearekin).zion Eliseori gainera. 20 Eliseo, orduan, idi-parea utzirik, Eliasen ondoren joan zen lasterka, eta esan zion: –Uztazu, arren, aita-amei agur esaten, eta joango naiz zure ondoren. Eliasek erantzun: –Zoaz, baina itzul zaitez. Oroitu zer egin zaitudan* 19,20 itzul… zaitudan: Honela ere itzuli daiteke: itzul zaitez etxera. Eskatu al dizut ezer?. 21 Aldendu zen Eliseo Eliasengandik, hartu zuen idi-parea eta oparitzat eskaini zuen; idien uztarriaz sua egin eta erre zuen okela eta jaten eman zion jendeari. Jaiki zen gero eta Eliasi jarraitu zion morroi bezala.