← Aurrekoa 1 Erregeak 15 Hurrengoa →

Asa, Judako errege

(2 Kro 14,1-2; 15,16-19; 16,1-6.11-14)

9 Israelgo errege Jeroboamen erregealdiko hogeigarren urtean hasi zen Asa Judako errege izaten. 10 Berrogeita bat urtez izan zen errege Jerusalemen. Amak Maaka zuen izena* 15,10 amak Maaka zuen izena: Pasarte honetan ama hitzak amandre edo amona esan nahi du; izan ere, Abiamen amari ere Maaka deritza 2. tx.ean. Hala ere, badaiteke pertsonaia berari erregearen ama titulua ematen jarraitzea, beraren seme Abiam hila izan arren.eta Absalomen alaba zen. 11 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Asak, bere arbaso Davidek bezala.